Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
1. atala
2026/09/09
Bertolt Brechten heriotza gogoan
1956ko abuztuaren 14an, orain dela 70 urte, Bertolt Brecht idazle alemanak azken arnasa hartu zuen Berlinen. Geroztik, haren lana balioa irabazten joan da urterik urte, eta ez dago haren obra kontuan hartu ez duen antzerkilari, idazle, poeta edo kantaririk. Horregatik, Bertolt Brecht-en poema asko aurki daitezke euskaraz, haren aleak euskaratuak baitituzte Juan San Martinek, Sarrionandiak, Joxerra Garziak, Itxaro Bordak, Harkaitz Canok, Patxi Salaberrik, Hedoi Etxartek eta Irati Majuelok beste askoren artean, poemak eta antzezlanak batik bat. Euskal musikari ugarik abestu ditu bere hitzak euskaraz ere. Besteren artean, Mikel Laboak: Liluraren kontra, Gaberako aterbea, Dialektikaren laudorioa, Denak ala inor ez, Langile baten galderak (Historia) liburu baten aurrean…
2. atala
2026/09/16
Hobe gin-tonic bat, ezta?
Adin kontua da: zahartzen ari garen neurrian gauza horietaz pentsatzen dugu, lehen agian ez genukeen egingo. Baina denbora aurrera doa, bizitza bukatzen da.... Luigi Anselmi Bilboko poetak poema eder bat eskaini zion Gin-tonicari hain zuzen ere, 2016an argitaratu zuen Pamielako liburu batean. Haren titulua bi eratara irakurri daiteke 'Ahantzerriko koplak' edo 'Ahantzerriko kopak'. Ginebrari eskainitako oda horretan, eternitatea baino lehen edan dezagun aholkatzen digu, denbora sobera izango baitugu lagunez gabeturik, ur geza eta gazia edateko, Anselmiren hitzetan.
3. atala
2026/09/23
Gauetako friso bat
Oskal Alegriak 'Hamalau gau’ film dokumentala estreinatu du Donostiako Zinemaldian. 14 zenbakiak markatzen du ‘Hamalau gau’: hamalau dira filmean igarotzen diren gauak eta Oteizaren hamalau apostoluak; eta hamalau dira, halaber, Oskar Alegria Zinemaldira lehen aldiz etorri zenetik igaro diren urteak. Duela 14 urte, hain zuzen ere, Zabaltegin bertan aurkeztu zuen zineman egin zuen lehen urratsa: ‘Emak Bakia baita’. Orduan, Man Ray izan zen bidaiako kopilotua. Orain, Oteiza da. Biek arrazoi beragatik utzi zuten zinema: eskultura baten itxura zuten filmak egin nahi zituzten, baina ezinezkoa zela ikusten zuten. Alegriarentzat, erronka friso itxurako film bat egitea izan da, gauetako friso bat. Filma EITBk egindako enkargu eta proiektu batetik sortu da.
4. atala
2026/09/30
Humanismoaren itzulera
Juan Kruz Igerabidek 'Nonahiko musika’ saiakera lana argitaratu du, Balea Zuria argitaletxearen aginduz. Hizkuntza, poesia eta pentsamendua dantzan jartzen ditu Igerabidek liburu honetan, berezkoa duen dotorezia eta sakontasunarekin. Artea eta maitasuna aukeratu ditu liburuaren ardatz gisa, eta enbor horretatik abiatzen da, baina adar eta bihurgune askorekin, irakurleari zer pentsa eta zer goza emateko. Eta, bide batez, humanismoari keinu egiten dio, bizi dugun gizarte ‘robotizatutik' ateratzeko. Hura euskaraz lantzen eta bultzatzen dugunon txokoa da Lizardiren Baratzea.
5. atala
2026/10/07
Etxebizitzaren auzia
Etxebizitza duin eta egokiaz disfrutatzeko eskubidea aitortzen du espainiar konstituzioaren 47 artikuluak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluak ere jasotzen du etxebizitzarako eskubidea. Baina agerikoa da gure gaurko munduan etxebizitzarekin arazo bat dagoela, ez bakarrik gaur egungoa, hamarkadetako arazoa da. Itxuraz oso gai prosaikoa dirudien arren, poesian ere, literaturan ere, agertzen zaigu etxebizitzaren gaia, badaude testuak etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Badaude lerro batzuk ezinbestez hona ekarri nahi izan ditugunak.
6. atala
2026/10/14
Rosalia apaindegian
Anne Carsonek (Toronto, 1950) nahi duena egiten du eta Rosalia maite du. Artikulu bat argitaratu du Rosaliari buruz, London Review of Books aldizkari ospetsuan. Haiena, hala ere, elkarrenganako miresmena da. Instagrameko bere kontuan Rosalia artista katalana azaltzen da eta Anne Carsonen poema bat irakurtzen du: ‘Apaindegia', manikura perfektuari buruzko testu sailkaezin eta harrigarria. Anne Carson poeta kanadarrak irabazi du 2026ko Literaturako Nobel Saria. Edertu ditzagun azazkalak.