"Lehendakariak" Eusko Jaurlaritzako trantsizio osteko lehendakarien ibilbidea jasotzen duten podcast biografikoa da.
1. atala
Jose Antonio Ardanza lehendakaria: Elkarbizitzarako bidea
Jose Antonio Ardanzak (Elorrio, 1941-Gautegiz, 2024) oso egoera korapilatsua aurkitu zuen 1985ean lehendakaritzara iritsi zenean; ekaitz politikoa izugarria zen. Bera izan da orain arte Ajuria Enean denbora gehien egin duen Lehendakaria. Horrenbesteko ardurari, familia osoak aurre egin behar izan zion eta ez zen beti erraza izan. Ardanzak berak eta Gloria Urtiaga emazteak, haien bizitzako ateak zabaldu zizkiguten bizipenez eta horrelako egoeratan maitasunak hartzen duen garrantzia azpimarratzeko. Nagore Ardanza Urtiaga, bien alabak, bideratzen du senar-emazteen arteko kontakizuna.
2. atala
Lehendakari Carlos Garaikoetxea: Un país por construir
Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea 1938- 2026) politikan eskarmentu gutxi eta baliabide are gutxiago izanda ere herri bat martxan jartzea lortu zuten gazte taldearen ahotsa izan da. Lan nekeza izan zen, baina Garaikoetxea Lehendakariaren lidergo senak eta bere gobernu taldeetan onenak elkartzeko izan zuen abileziak lortu zuten Euskadi bizi izan dituen krisi ekonomiko eta sozial larrienetatik ateratzea. Kontakizuna Iñaki Anasagastik gidatu du.