Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.
1. atala
06/09/2025
Sagardo eguna eta Autentika azoka
2. atala
14/09/2025
Sagardotarako egurrezko kupelak nola garbitu
Aretxabaletako tomaterik onenaz Marije Revuelta eta Irulegiko sotoaz Ximun Bergouignan
3. atala
20/09/2025
Nafarroan erreleborako, Luberri programa
EAEn lehen aldiz, 4 herriak euren herri lurrak era ekologikoan ustiatzeko konpromisoa hartu dute. Amezketa, Zaldibia, Ataun eta Urduña.
4. atala
27/09/2025
Mondejuaz, Pili Barandairan ataundarrarekin
Mondeju beltza, Ataungo kutizia, nola egiten den eta zein historia duen kontatu digu.
5. atala
04/10/2025
Neguko baratze urdina
Neguan ere baratzea egiteko gomendioak eman dizkigu Jakoba Errekondok
6. atala
11/10/2025
Bizitza baten txatalak
Onintza Enbeitak Feli Madariagaren bizimodua kontatzen du Bizitza baten txakalak liburuan
7. atala
18/10/2025
Iturralde dokumentala Tolosako Leidorren
Jon Martija Leundak "Iturralde" film labur dokumentala zuzendu du. Tolosan dago Iturralde, zuzendariaren arbasoen baserria eta bertan izan den babarrun ekoizpena oinarri hartuta baserriaren eta bertako biztanleen historia kontatzen du. Tolosako Leidorren proiektatuko da urriaren 22an.
8. atala
25/10/2025
Elikaduraren gizarte topaketak Gasteizen
Gasteizen, ekoizpen eta kontsumo eredu berrien bila, Elikaduraren gizarte topaketak egin dituzte.
9. atala
01/11/2025
Lurrama azoka Miarritzen
Lurramaren 20garren edizioa ospatuko da Miarritzen azaroaren 7tik 9ra. Aurtengo leloa "Bihar ere laborari" da eta etorkizuneko laborarien inguruan arituko dira hitzaldi eta solasaldietan. Azoka asteburuan izango da.
10. atala
08/11/2025
Jakoba Errekondori emango diote Rikardo Arregi Sarien Ohorezko Mugarria
Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak jasoko du aurten Rikardo Arregi Sarien Ohorezko Mugarria. 40 urtetik gorako ibilbidea du komunikazioaren eta dibulgazioaren arloan. Lurraren, landareen, loreen eta zuhaitzen zainketan aditua da eta aholkuak ematen ditu. Euskadi Irratiko Landaberri saioan kolaboratzailea da eta Argian garatu du Bizi Baratzea proiektua.
11. atala
15/11/2025
Hegazti gripea dela eta Espainiako Gobernuak hegaztiak konfinatzeko agindua eman du.
Hegazti gripeari aurre egiteko, Espainikoa Gobernuak hegaztiak konfinatzeko agindua eman du. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundiak neurri zorrotzegia dela uste dute eta bilera egingo dute sektoreko ekoizleekin.
12. atala
22/11/2025
Hotza eta elurra onuragarriak dira lurrarentzat
Neguaren atarian iritsi dira hotza, euria eta elurra. Lurrarentzat eta zenbait landarerentzat onuragarriak dira. Hotza gustuko ez duten landareak, berriz, babestu egin behar dira.