Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.
2011/09/17
Landaberri (2011/09/17)
EHNEk hiru azoka garden antolatu ditu baserritarren eta herritarren arteko harremana sustatze aldera. Gainera, Errioxa Izendapenerako lanean aritzen diren nekazarien kexuak bildu ditugu.
2011/09/18
Landaberri (2011/09/18)
Transhumantziaz mintzatu gara artzainekin. Sagardotarako sagarraren mahaiaren arabera, prezioa ez da igoko. Gainera, 'Egun bat arrantzan' erakusketa ibiltaria bisitatu dugu Bilboko Itsas Museoan.
2011/09/24
Landaberri (2011/09/24)
Berangoko Kukullaga Goikoa baserritik botako dituzte 80 urteko jabeak egoerak buelta ematen ez badu. Gainera, espekulazio kasu bat salatu du ELBk eta Elikaduraren gizarte topaketaz mintzagu gara.
2011/09/25
Landaberri (2011/09/25)
Tolosako udalak babarrun ekoizle bihurtu nahi ditu langabezian dauden lagunak. Laborantza Ganbarak ikasturte berria jarri du abian. Gainera, gaur Sagar Uzta ospatuko dute Astigarragan.
2011/10/01
Landaberri (2011/10/01)
Donostian Euskal Herriko gazten dastaketa antolatu dute eta 'Ekolapiko' proiektuaren berri jaso dugu. Iruñean bertako produktuen salmenta zuzena hobestearen onurak erakutsi eta irakatsiko dituzte.
2011/10/02
Landaberri (2011/10/02)
Urriaren 8an Euskadiko XVI. Blonda Txapelketa egingo da Markinan. Salamancako txapelketan saritu dituzten euskal abeltzainekin izan gara eta Igartubeitin Sagardo Astea antolatu dute.
2011/10/08
Landaberri (2011/10/08)
Haserre da Iparrldeko ELB sindikatua, behi hazkuntzarako laguntzen banaketan mugak kentzea erabaki dutelako. Bilboko udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak perretxikoak ezagutzeko zerbitzua zabalduko du.
2011/10/09
Landaberri (2011/10/09)
Arrastoak erakusketak hartuko du gaur Ormaiztegiko erdigunea. Lurrama azoka aste honetan aurkeztu dute. Gainera, Familia Nekazaritzaren Munduko Biltzarra ospatu da Bilbon.
2011/11/27
Landaberri (2011/11/27)
Durangoko hiltegiari ateak itxi nahi dizkiote urte amaieran. Berrizen eraikitzekoa den hiltegia egin arte, Erralderi bizirik irauten laguntzeko eskatu dute harakin, abelzain eta sindikatuek.
2011/12/10
Landaberri (2011/12/10)
Edukiak:1. Boilurren sasoia edo kanpaina hasi da Lizarraldean. Metauten interpretazo zentroa zabalik dago.2. Negua eta urte amaiera gerturatzen ari diren honetan, udazken sasoiko perretxiko denboradiari begira jarri gara.3. Santa Luzi feria aurkeztu dute ostiral honetan Gipuzkoako foru Aldundian.4. Jakoba Errekondok bere kontsultaren ateak zabal zabalik izango ditu.
2011/12/11
Landaberri (2011/12/11)
Edukiak: 1. Web-ean dauden gure saioak nola aurkitu erakutsiko dizugu. 2. Puriñekin zer egin? Aztiko teknikari batengana jo dugu pista bila. 3. Bizkaiko Foru Aldundiak lurrak banatu dizkie nekazaritzatik bizi nahi duten gazteei. Bere lur bankutik ateratzen diren lehendabiziko sailak dira.
2011/12/17
Landaberri (2011/12/17)
1. Asteko albisteak; nekazaritza eta abelzaintzaren inguruko kontuak. 2. Pello Zabalak tenporei buruz hitz egingo digu gaurko tartean. Negua nola datorren jakin nahi baduzu, ez galdu bere iragarpena. 3. Jakoba Errekondok landare, belar eta zuhaitzen inguruan dituzuen kezkak argituko ditu.