Sara Gandarak zazpigarren artearen sekretu eta bitxikeria guztiak azalduko ditu.
2026/01/01
Nina
Gaur gauean, 'La noche de...' saio berezia eskainiko dugu, 'Nina' pelikula bikaina eskainiz. Patricia López Arnaiz filmeko protagonistaz hitz egingo dugu. Halaber, ospetsuen Gabon Zaharrak nolakoak diren eta eta haien fiestoiak kontatuko dizkizuegu. Azkenik, euskal zinemaren boomaren datu handiak eta bitxikeriak errepasatuko ditugu.
2026/01/06
Fátima
Gaur gauean 'Fatima' eskainiko dugu. Ostiral honetan bertan, Hugh Jackmanek eta Kate Hudsonek filma estreinatuko dutenez, haien bitxikeriak azalduko ditugu. Errege Magoen historiari buruzko erreportaje berezi bat oparituko dizuegu. Gainera, barre egingo dugu, 2025eko gazaporik onenekin: hanka sartze dibertigarrienak. Azkenik, Diane Keatoni omenaldia egingo diogu, 'Las 7 curiosidades de...' erreportajearekin.
2026/01/13
Asediado
Gaur gauean 'Asediado' eskainiko dugu, mendebaldeko film bikaina. Jean Dujardin erreportaje batean ikusiko dugu, bere azken filmaren estreinaldia dela eta. Hollywoodeko izar superstiziosoenei buruzko erreportaje dibertigarria ere eskainiko dizuegu. Gainera, 'Y tú dónde vies?' atalean, duela gutxi hil den Robert Redford gogoratuko dugu, bere etxea kokatu zuen ametsezko parajea erakutsiz. Azkenik, 'Los misterios de Faye Dunaway' azalduko dugu, Hollywoodeko aktorerik gorrotatuena
2026/01/21
Till, el crimen que lo cambió todo
Gaur gauean 'Till, el crimen que lo cambió todo' eskeinio dugu, benetako gertakari txundigarrietan oinarritutako telebistako estreinaldia. Gaur Chris Prattekin egongo gara filma asteburuan estreinatuko duelako. Famatuen hildako seme-alabei buruzko erreportaje berezi bat ere ikusiko dugu. Gainera, 'Vidas de película' atalean, zinemako bizitzarik harrigarrienekin goaz. Azkenik, 'Las 7 curiosidades de...' Nastassja Kinskekin azalduko ditugu.
2026/01/28
Secretos de estado
Gaur gauean 'Secretos de estado' eskainiko dugu, benetako gertakarietan oinarritutako film bikaina. Gaur Jacob Elordi gurekin izango da. Megan Markelen kameren aurreko hastapenak ikusten barre egingo dugu ere: Sussexeko egungo dukesa. 'Este sitio me suena' atalean, hainbat filmetan atera diren bi eszena bitxi ikusiko ditugu. Azkenik, Paul Newmanen ibilbidearen eta bizitzaren une handiak errepasatuko ditugu.
2026/02/04
El bus de la vida
El bus de la vida filmean, musika irakasle bat herri euskaldunera doa institutuko plaza bat betetzera; gainera, Leonardo DiCapriok erabili dituen garraiobideak aipatzen dira, euskal presentzia Hollywooden nabarmenduz Pluribus telesailean Bilbon lurreratzen den pilotuarekin, eta Charlotte Ramplingen 80. urteurrenaren atarian haren misterio eta eskandalu ezagunenak gogoratzen dira.
2026/02/11
El espía inglés
Gaur gauean 'El espía inglés' eskainiko dugu, benetako gertakarietan oinarritutako film bikaina. Gaur Rose Byrne aktorearen ibilbidea errepasatuko dugu. Gezurrezko airelineen misterioa deskubritzen ere harrituko gara. Gure 'Rodado aquí' atalean, 'La infiltrada' eta 'Un fantasma en la batalla' euskal kokalekuak ikusiko ditugu. Azkenik, Nick Nolteren karreraren eta bizitzaren une handiak errepasatuko ditugu.
2026/02/18
Todo el dinero del mundo
Gaur gauean 'Todo el dinero del mundo' eskainiko dugu, benetako gertakarietan oinarritutako film bikaina. Gaur, Sean Pennen eraldaketa fisiko harrigarriak eta aktibista gisa duen alderdi bizia errepasatuko ditugu. Harrituko gara fitxatutako eta gelditutako izarren historiala ikusten. Groenlandiari eskainitako atalean, bere misterioetako batzuk azalduko ditugu. Azkenik, 'Las 7 curiosidades de ...' seksioan, Cindy Crawford.
2026/02/25
Días contados
Gaur gauean 'Días contados' eskainiko dugu, Imanol Uribek zuzendutako euskal zinemaren film gogoangarri bat. Gaur Jose Ramon Soroizen ibilbidea eta sekretuak errepasatuko ditugu. Gainera, 'Rodado aquí' atalean, 'Maspalomas' eta 'Los domingos' faboritoei bizia eman zieten Bizkaiko eta Gipuzkoako kokalekuak ezagutuko ditugu. Azkenik, Goya sarietako euskal aztarna aztertuko dugu.
2026/03/04
A tiempo completo
'A tiempo completo' drama frantsesaren errepasoa, Michael B. Jordanen Oscar izendapenaren inguruko profila, hainbat izarren higiene-ohiturei buruzko bitxikeriak eta ospetsuen etxe berezien ibilbidea biltzen dituen programa. Halaber, Hollywood klasikoetako oraindik bizirik dauden aktoreei eskainitako atala dauka.
2026/03/11
The Royal Game
Vienan girotutako thriller historikoa, naziek Bigarren Mundu Gerran okupatua, Stefan Zweig-en eleberrian oinarritua eta Alemaniako zinemaren 7 saritan izendatua. Josef Bartok notarioak, Gestapok atxilotuta, bere erresistentzia eta kordura bide bakarra aurkitu du xake-liburu batean. Gainera, Oscar sariei buruzko bitxikeriak, 'Vidas de película' atala (Whoopie Goldberg eta Patrick Dempsey) eta 'La escena del crimen' seksio berriaren estreinaldia.
2026/03/18
Konvoi
1941ean girotutako, benetako gertakarietan oinarritutako film bat eskaintzen du saioak, Bigarren Mundu Gerran Murmanskerantz zihoan merkantzia-ontzi zibilen konboi batek Artikoan nazien erasoak jasaten dituela kontatzen duena. Horrez gain, Scott Eastwood aktoreari eskainitako atala, Hollywoodeko printzesak, zinemako txakur ezagunenak eta Brigitte Bardot aktoreai buruzko 'Las 7 curiosidades de...' seksioa.