Gerra zibilak Euskal Herrian izandako eraginari buruzko serie historikoa, altxamendu frankista gertatu zenetik gerraosteko erbestealdira arte.
1. atala
07/10/2006
Amanecer sangriento
1936ko uztailaren 18an Espainiako gerra zibila eragingo zuen altxamendua gertatu zen Melillan. Altxamendua Espainiara zabaldu zen, eta Nafarroa izan zen matxinatuen gotorleku nagusia Euskal Herrian, Mola jenerala buru zutela. Ondorengo erasoaldiak urtebete iraun zuen, 1937ko ekainaren 19an Bilboko frontea bertan behera gelditu, eta prozesua amaitu zen arte. Bilbo matxinatuen esku gelditu ondoren, Euskal Herria Franco jeneralaren agindupean zegoen espainiar armadaren menpeko lurraldea bihurtu zen.
2. atala
14/10/2006
El oasis vasco
Denbora luzez, Bilbo izan zen frankisten ekintzatik libre gelditu zen bazter bakarra, eta nolabaiteko askatasun-oasia izan zen Mola eta Francoren zapalkuntza militarraren erdian. Bilboko burdinazko gerrikoa behin betiko erori baino hilabete batzuk lehenago Euskadiko lehen gobernua osatu zen, Jose Antonio Agirre Lekube lehendakaria buru zuela. Egunotan, Agirrek Gernikan bere karguaren zina egin zueneko 60. urteurrena bete da.
3. atala
21/10/2006
Entre Gernika y Santoña
Gerraren amaiera Euskal Herrian: erasoaldi frankistaren hasieratik, 1937ko martxoaren 30ean, urte bereko urrian Asturias erori zen arte. Bitarte horretan Durango eta Gernikako bonbardaketak gertatu ziren.
4. atala
28/10/2006
Hacia el destierro
Gerra Zibilaren erdian, ontzigintzaren blokeoak eta hornidurarik ezak Ingalaterrara, Frantziara, Belgikara eta Holandarantz ebakuatu behar izan zituzten zibilak, non euskal haurrak barnetegietan hartzen zituzten. Perpignanetik Hendaiaraino, errefuxiatuek hainbat erakunde antolatu eta sortu zituzten, hala nola Eusko Anaitasuna eta Elai - Alai dantza-taldea. Euzkadiko futbol-selekzioak enbaxadore gisa jarduten du Parisen eta Moskun, Euskaldunen Adiskideen Nazioarteko Liga sortu bitartean.
5. atala
22/09/2006
De Gernika a Hiroshima
Altxamendu frankistaren aurka borrokatu ondoren, askatasuna berrezarriko zen itxaropenez, II. Mundu Gerran borrokan jarraitu zuten euskal gudarien historia.