
Telebistako reality psikologiko basatiena, Juanma López Iturriagak aurkeztua. Basapiztiak eta Basatiak taldeak hainbat erronka fisiko eta mental gainditu beharko dituzte Euskal Herriko hainbat paraje naturaletan. Hala ere, zortzi lehiakide hirugarren talde bateko kide izango dira, eta, Piztiak eta Basatien artean ezkutatuta, gainerako parte-hartzaileak banan-banan kanporatzen saiatuko dira, haiek aurkitu eta kanporatu aurretik.