"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.
1. atala
1. Kokoriko eta Katu Kaskamotza
"Kuku!" izeneko entzuteko ipuin bilduma abiatu dugu Kokorikoren bidez. Gure entzule txikienei ere entzuteko eskaintza egin nahi diegulako. Kokoriko, txita txiki bat da. Txitatxoak bizkotxoa egiteko eskatu dio oilo-amari. Amak, sutarako egur bila bidali du. Eta bila doanean Katu Kaskamotza agertu zaio. Katutzarrak zenbait eskari egiten dizkio Kokorikori ez jatearen trukean. Katuak eskatutakoa egingo ote du Kokorikok? Eman Play ea zer gertatzen den jakiteko.
2. atala
2. Ohean, mendi artean
Amaiur haurtxoa handia da dagoeneko eta ez da ia deusen beldur. Baina ohean lo hartzeko dago bakarrik, zaratak entzun ditu eta arduratu egin da. Gurasoen gelara hurbildu da babes bila. Zer ote? "Kuku!" ipuin bilduma gure entzule txikienei eskainita dago.
3. atala
3. Inuiten mila zuriak
Inuitak lurraren ipar poloan bizi dira elur eta izotz artean. Inuit haurrak, bere herria erakutsi nahi digu "Kuku!" saileko ipuin honetan. Begi beltzak dituzte Inuitek, baina milaka zuri desberdintzeko gaitasuna. Izan ere elur artean bizi dira eta lerak dira leku batetik bestera gauzak eta pertsonak garraiatzeko erabiltzen dituzten tresnak. Zakurrak dituzte lagun lera horiei tira egiteko lasterka eginez. "Kuku!" ipuin bilduma gure entzule txikienei eskainita dago.
4. atala
4. Ez da Munduan min handiagoa ematen duenik
"Kuku!" ipuin sailaren laugarren atalean, hiena eta erbia solasean dabiltzala, galdera hau sortu zaie: Munduan zerk ematen du min handiena? Eta horixe argitzen saiatu dira ipuinean zehar. Galdera argitzeko bidean ordea, hiena eta erbiaren lagun animalia eta eltxoak topatu dituzte. Ea zuk zer erantzun eman diozun galderari. Eman Playri!
5. atala
5. Dortokak lo egin nahi du
Dortoka logale da. Aho zabalka dago, sekulako logalea duelako. Lotarako prestatu eta ohera sartu da, baina behin eta berriz atea jotzen diote: kax-kax. Nor ote da ate joka? Lortuko al du lokartzea? Eman play Dortokari zer gertatzen zaion jakiteko.