"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.
1. atala
2024/07/24
1. Luka ostruka
Luka Ostruka Afrikako sabanan bizi da. Gauetan, burua lurpean sartu eta isatsa airean duela egiten du lo. Goiz batean, ordea, lurpetik ezin izan du burua atera. Eta sabanako lagun guztiek lagundu behar izan diote, halako batean burua atera arte. Guraso ostrukak ez ezik, antilope eta zebrak ere bai. Hori estuasuna!
2. atala
2. Ez da ahotsik behar
Animalia guztiek dute nork bere ahotsa. Eta ahotsaren bitartez maitasuna adierazi diezaiokete elkarri eta gauza politak esan. Zaunkaka, irrintzika, marruka, uluka, orroka... bakoitzak bere modura.
3. atala
3. Ipuina bete otso
Otsoz betetako ipuin honetan, tankera guzietako otsoak janari bila abiatuko dira eta ipuineko hizki, letra eta irudien arten jolasean arituko dira orrialdetik orrialdera jauzi eginez. Azkenean, ipuinaren hasierara bueltatzeraino.
4. atala
4. Txokolata
Txokolata urmaelean bapo bizi da oihaneko bere lagunekin. Halako batean, ordea, hirira joateko grina piztu zaio. Hirian eguna botako du eta lagunei opari batzuk ekarri nahi izan dizkie. Oihanera iritsitakoan, egin duen bidaiaren berri eman die bere laguntxoei eta ilunduta, lo hartu dute denek izarrei begira.
5. atala
5. Titirimari
Titirimari printzesari ez zaio bere erresumako bizimodua gustatzen eta ihes egingo du bertatik. Asto bat topatu eta munduan barrena abiatuko da. Bufaldino astoak eta biek Godofredo erregea topatu dute bidean. Erregea triste dago, mustro batek Wendolina alaba bahitu duelako. Titirimarik, Betijan eta Betigose munstroaren eskuetan dagoen Wendolina erreskatatzea jarri du helburu. Beste hainbat abentura bizi ondoren, maitemindu egin dira bi printzesak eta ezkontzea erabaki dute.