Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.
1. atala
D1: 1. Timmyren puzzlea
Timmyk puzzlearen azken pieza galdu du! Haurtzaindegian zehar bilatu bitartean, galdutako beste jostailu batzuk topatuko ditu.
2. atala
D1: 2. Timmyren sendagaia zotinarentzat
Kid-ek zotina dauka! Txundituta, hura eta Timmy zotina sendatzen ahaleginduko dira, baina alferrik izango da. Timmyk amore emango du.
3. atala
D1: 3. Timmyk irabazi egin nahi du
Kirol-eguna da haurtzaindegian, eta Timmyk irabazi egin nahi du! Lasterketa guztietan galdu ondoren, irabazteko ametsa lausotzen hasiko da.
4. atala
D1: 4. Timmy artista
Timmy eta Mittens-ek erretratua marraztu beharko diote elkarri haurtzaindegiko arte-egunean.
5. atala
D1: 5. Timmyk ez daki dantzan
Harriet eta Osbournek dantza-estiloak irakatsiko dizkiete, horien artean hula eta lerroko dantza. Timmy ez da gai erritmoa jarraitzeko!
6. atala
D1: 6. Timmy damututa
Timmyk baloia botako du haurtzaindegiko leihotik! Kontu handiagoz jokatzen saiatu arren, Otus-en hondar-gaztelua suntsituko du.
7. atala
D1: 7. Timmy animatzailea
Haurtzaindegiko talentu-ikuskizunerako entseguetan, Yabba divak ahotsa galduko du! Yabba lur jota dago, ezingo duelako abestu.
8. atala
D1: 8. Timmyk txapela nahi du
Ruffyk txapela darama, eta Timmyk ere nahi du! Txapelaz gain, Timmyk Otusen eskularru-txotxongiloa eta Mittensen orga ere lortuko ditu.
9. atala
D1: 9. Timmy urdina
Egun urdina da Timmyrentzat, jostailu urdinak, kuxin urdinak eta pintura urdina bilduko baititu.
10. atala
D1: 10. Timmy baloian
Ikasleek futbolean jokatzen ikasi nahi dute, baina Timmyk ez du baloia askatzen! Ruffy eta Paxton berehala aspertuko dira.
11. atala
D1: 11. Timmyren piknika
Ikasleak piknikera joan dira! Futbol-partidaren erdian, Apricot-en arantzek baloia lehertuko dute. Apricot errudun sentituko da.
12. atala
D1: 12. Timmy ezkutaketan
Ikasleak ezkutaketan ari dira, baina inork ez du nahi Paxton zaratatsuarekin ezkutatu. Azkenean, Timmyk ezkutatzen lagunduko dio.