Shrabani Aranzabek musikaren eta neurozientziaren arteko lotura aztertu du: oroimena, emozioak, gorputza, identitatea, gizartea. Euskadi irratiko Argi Ibili saioaren edukia. Eitb Mediak Guau plataforman argitaratua.
1. atala
2026/07/10
Musika eta garuna
Zergatik geratzen zaizkigu kantu batzuk buruan bueltaka? Nola lotzen dira musika, memoria eta emozioak? Eta zergatik mugitzen gaitu erritmo batek ia ohartu gabe? Argi Ibiliko udako atal berezi honetan, Shrabani Aranzabe musikariarekin batera musikaren eta garunaren arteko harremana aztertuko dugu. The Beatles, Queen, Bill Evans, Michael Jackson, Adele, Coldplay eta John Lennonen abestiak oinarri hartuta, musikak arreta, memoria, sormena, emozioen kudeaketa eta talde-sentimendua nola aktibatzen dituen azaldu digu lehen saoian. Musika entzuteaz gain, ulertzeko eta beste belarri batzuekin entzuteko gonbidapena da saio hau.
2. atala
2026/08/07
Sehaska-kanten indarra
Noiz hasten da musikarekiko dugun harremana? Shrabani Aranzaberekin sehaska-kanten garrantziaz, haurren garapen neurobiologikoaz, musikaren eta hizkuntzaren arteko loturaz eta musika-hezkuntzak bizitzako lehen urteetan duen zereginaz hitz egin dugu, doinuz doinu.
3. atala
2026/08/21
Erritmoak gorputza mugitzen duenean
Musika entzuten dugunean, zergatik mugitzen dugu oina edo gorputza oharkabean? Shrabani Aranzabek musikaren eta gorputzaren arteko harremanaz hitz egin digu: erritmoa nola hautematen dugun, zergatik sinkronizatzen garen musikarekin eta zer gertatzen den gure garunean taupada bat entzuten dugunean. Haurtzarotik heldutasunera, musikak gure gorputzean duen eragina aztertu dugu, sehaska-kantetatik hasi eta kirolean, dantzan edo egunerokoan erabiltzen ditugun erritmoetaraino.
4. atala
2026/08/31
Zer esaten du musikak gutaz?
Shrabani Aranzaberekin musikaren eta identitatearen arteko harremanaz aritu gara. Entzuten dugun musikak gure oroitzapenak, harremanak, ingurunea eta nortasuna islatzen dituen aztertu dugu, baita gure musika-gustuak zenbateraino diren benetan gureak ere. Familiak, lagunek, kulturak eta, gaur egun, algoritmoek ere eragina dute entzuten dugunaren aukeraketan.