
“Jone, batzuetan” Sara Fantova bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda. 2025ean aurkeztu zen filma, eta hainbat sari jaso ditu. Pablo Seijo musikariak sortu du filmaren soinu-banda.