Bost ikus-entzunezkoz osatutako sorta da 28 Kanalak ekoiztutako Jakiz jakin saioa. Gure gertuko elikagaiak ezagutu eta baserritarren lana eta eguneroko bizimodua nolakoa den ikusiko dugu, balorean jarriz hauen lana.
1. atala
Jakiz Jakin saioko lehenengo atalean, Baratzagintza izango dugu ardatz. Iñaki Intxausti, Nerea Arrizabalaga, Mikel Eizagirre eta Aiora Etxeberria ekoizleen bidez, gure inguruko baratzetako produktuak, ekoizpen ereduak eta produkzioaren merkaturatzeaz hitz egingo dugu. Herritarrekin ere badute beraien tokia eta tokiko produktuak aukeratzearen zergatia azalduko digute.
2. atala
Jakiz Jakin saioko bigarren atalean, frutak eta edariak izango ditugu protagonista. Aritz Eguren, Mikel Zuazagasti, Luisja Oregi, Alazne Arruti, Agurtzane Andueza eta Antton Olaizolak gehien ekoizten dituztenez hitz egingo digute, txakolina eta sagardoa edari izarrak izanik.
3. atala
Jakiz Jakin saioko hirugarren atalean, esnekien ibilbidea eta ekoizpena nolakoa den ezagutuko dugu. Mª Jesus Insausti, Xabier Uzkudun, Juan Bautista eta Arantxa Goenaga izan dira atal honetako ekoizle gonbidatuak, nola lan egiten duten azalduko digutenak. Bestalde Xabier Arruti, Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariarekin ere hitz egin dugu produktu hauen bilakaera nolakoa den jakiteko.
4. atala
Jakiz Jakin saioko lehenengo atalean, haragien inguruan hitz egingo dugu. Arantxa Arroabarrena, Denis Lopez, Jabi Pagaldai eta Jose Pablo Larrea ekoizleak elkarrizketatu ditugu beraien lana eta haragiaren trataera nolakoa den jakiteko. Beste produktuekiko desberdintasunak ere azaldu dituzte.
5. atala
Jakiz Jakin saioko azken atalean, transformatuak izango dira protagonista. Jon Etxeberria, Eneka Lazkano eta Joxerra Agirre izan dira elkarrizketatu ditugun ekoizleak. Transformatuak zer diren eta huen produkzioa azaldu digute, baita tokiko produktuak erostearen garrantziaz