Unibertsitatearen unibertsoa. Julian Belokik zuzendua. Astero, ordubete.
1. atala
Juan Inazio Perez 'Zientziak askeago egiten gaitu' hitzaldiari buruz
Juan Inazio Perez, EHU-UPVko errektore ohia, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea, ikerlaria eta Kultura Zientifikorako Katedra zuzendaria. EHUko Uda ikastaroen egitarauan, ‘Zientziak askeago egiten gaitu’ hitzaldia eman zuen, Ikerbasquek antolatutako ikastaroan [Zientziaren gizarte erantzunkizunaz]. Hitzaldi egunean, Miramar Jauregian jasotako elkarrizketa.
2. atala
Koldo Unanue, Euskalteleko Marketing zuzendariari elkarrizketa
EITB-k antolatutako uda-ikastaroan hitzegin ostean egindako elkarrizketa. Ikastaroak, telebista eredu berriak eta finantziabideak aztertu zituen. Publizitatea planifikatzerakoan telebistak daukan garrantziaz mintzatu zitzaigun.
3. atala
Plastikozko Zuntzu Optikoaren Nazioarteko 20. konferentziaz
Gotzon Aldabeldetreku eta Gaizka Durana, EHUko Bilboko Ingenieritza Goi-Eskola Teknikoko Elektronika eta Telekomunikazio saileko ikerlariak eta irakasleak. Bilbon, EHUaren Bizkaia Aretoan irailaren 14tik 16ra egin den POF–Plastikozko Zuntzu Optikoaren Nazioarteko 20. Konferentziaz. Material hauen ikerkuntzan eta aplikagarritasunean mundu guztiko aditurik esanguratsuenak elkartu dituen konferentziaren garrantziaz.
4. atala
Madelein Lujanbior and John Maia Gregor Zinemaldian
Donostiako Trinitate plazan Unai Elizasuk jarri zien gaia Maialen Lujanbio eta Jon Maiari. Bertsolari dokumentalaren aurkezpena egitekoa zen Donostia Zinemaldian eta hona hemen bi artista gonbidatuak.
5. atala
'The future of the embodied mind' nazioarteko uda-batzarra
Xabier Barandiaran, EHUko Zientziaren Filosofia eta Logika saileko ikerlari eta irakaslea. EHUaren babesean eta Miramar Jauregiko aretoetan, irailaren hasieran egin zen 'The future of the embodied mind' nazioarteko uda-batzarraz. Ingeniariak, neurozientzilariak, hizkuntzalariak, psikologoak eta filosofoak elkartu ziren, gogo gorpuztuaren, gizakion garunaren ezagutzan garatzenari diren paradigma berrien nondik norakoez hitz egitera.
6. atala
'Euskal balezaleen ubera jarraiki' nazioarteko kongresuaz
Miren Egaña, Euskara eta Euskal Kultura Katedraduna, Arantzadi Zientzia Elkarteko kidea; Xabier Agorte, Albaola Itsas Kultur Elkarteko zuzendaria, eta Peter Bakker, Danimarkako Aarthus Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Arkeologia eta Antropologia saileko ikerlariarekin hizketan. Bilbon, Bizkaia Aretoan, “Euskal balezaleen ubera jarraiki” nazioarteko kongresuari buruz. Ternuako parajeetan bizi eta lan egin zuten arrantzaleen eta hango herritarren arteko harremanatetatik sortu zen kultur ondarea aztertzen diharduten ikerlarien eta aztarna genetikoen azterketan dihardutenen arteko bilkuraz.
7. atala
Asier Aranbarri, Azkotiko alkate ohiarekin hizketan
Euskalerriaren Adiskiden Elkarteak [RSBAP] Gipuzkoako Batzordeko ohorezko kide izendatzeko sarrera-hitzaldia dela eta, bere ibilbide politikoaz, pentsaeraz eta mundo-ikuspegiaz solasean.
8. atala
Eusko Ikasketak, graduondoko on line ikasketa programa
Juan Madariaga, Historia doktorea EHUn eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra. Eusko Ikaskuntzako ‘ASMOZ’ Fundazioaren babesean, EHUak, UNEDek eta NAUPak antolatutako Eusko Ikasketak, graduondoko on line ikasketa programari buruz, matrikula garaia urriaren 14ean amaitzen dela gogoratuz.
9. atala
Udazken-udaberriko ikastaroen berri
UEUko kudeatzaile nagusia, Ane Sarasua, eta Markeskua Jauregiko arduraduna, Mari Karmen Menika, udazken-udaberriko ikastaroen berri ematen. 25 ikastaro berri, Eibarko Markeskuan, Baionanko Teknologia Institutu Unibertsitarioan eta Iruñeako Jaso Ikastolan, urriaren 3tik 2012ko martxora arte.
10. atala
Pake Zentroak bere misioa eguneratu du proposamen berria gizarterartuz
Jonan Fernandez, Baketik Pake Zentruko zuzendaria, Arantzazuko Bitoriano Gandiaga Topaguneko Baketik. Pake Zentroak bere misioa eguneratu nahi izan du proposamen berria gizarterartuz. Aldaketa pertsonala eta aldaketa soziala, proposamenaren ardatz.
11. atala
Radio is dead, long live radio!
Azaroaren 24ean eta 25ean egingo dute Leioan Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko I. Nazioarteko Kongresua, irratia hizpide. Arantza Gutierrez, EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea departamenduko irakaslea eta kongresuaren koordinatzailea.
12. atala
CICtourGUNEko zuzendaria Europa-Innova bilkuran
Aurkene Alzua Sorozabal, CICtourGUNEko zuzendari nagusia. Berlingo Europa-Innova bilkuran parte hartu du pertsonen mugikortasunak orain eta etorkizunean sortzen dituen premia berriei nola aurre egin eta lurraldeen arteko garapen iraunkor eta eramangarria modu orekatuan nola ibilerazi daiteken aztertzeko.