Gaizka Aranguren kazetariak gidatutako saio honek Euskal Herriko historia jorratuko du, baina estilo erabat berritzaile batean, gure herriko aurpegi ezagunenetako batzuek lagunduta.
17. atala
2020/01/16
1. 1813, Donostiaren suntsiketa: Onintza Enbeita
Donostiako setioa eta suntsipena 1813an, eta gertaera horren eta danborradaren jatorriaren arteko lotura.
2020/01/23
2. Euskal Herriko historiaurrea: Iñaki Perurena
Egilazeko (Araba) Aizkomendi trikuharrira bisita - Zestoako Ekain berriko kobazulora bisita.
2020/01/30
3. Elkano eta lehen mundu bira: Garbiñe Biurrun
Juan Sebastian Elkanoren lehenengo bira munduari. Getariara bisita - Donostiako Euskal Itsas Museora bisita - Albaola itsas lantegira bisita.
2020/02/06
4. Amaiurko gazteluaren historia: Jon Maia
Amaiurko gazteluaren historia. Gaizka Aranguren eta gonbidatua gotorlekuak gordetzen dituen sekretu guztiak aurkituz joango dira.
2020/02/13
5. Erromatarren garaia: Jon Salsamendi
Erromatarren zibilizazioaren aztarnak Euskal Herrian - Mendigorriako (Nafarroa) Andelos hiri erromatarraren bisita.
2020/02/20
6. Orreagako gudua: Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"
Orreagako bataila - Candido Ayestaranen Ibañeta gaineako Roldanen monumentura bisita- Orreagara bisita.
2020/02/27
7. San Kristobalgo ihesa: Aitzol Atutxa
San Kristobaleko ihesa: 795 presok ihes egin zuten San Kristobal gotorlekutik, Ezkaba mendiaren gainean, Iruñetik gertu, 1938an.
2020/03/12
8. Zugarramurdiko sorginak: Ainhoa Etxaide
Gaizka Aranguren dibulgatzailearen laguntzarekin, Logroñoko Autofedetik abiatuko dira, eta historia kontatzen saiatuko dira.
2020/03/19
9. Karlistadak
Ramon Agirrek Euskal Herriko historiaren pasarte hau ikertuko du, ondoren ikasle talde baten aurrean bere ondorioak azaltzeko.
2020/03/26
10. Everestera igo zen lehenego espedizio euskalduna: Alex Sardui
Gaizka Arangurenek Alex Sarduiri lagunduko dio 1980an Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskal espedizioaren xehetasun guztiak ezagutzen.
2020/11/25
11. Ikastolen sorrera: Begoña Errazti
Gaizka Arangurenek ikastolen sorrerari buruzko xehetasunak emango dizkio Begoña Erraztiri.
12. Saturrarango kartzela: Josune Ariztondo
Gaizka Arangurenek Josune Ariztondori lagunduko dio Saturrarango emakumeen espetxe zentralari buruzko xehetasun guztiak ezagutzen.