280 milioi pertsona bizi dira gaur bere jatorrizko herrialdetik kanpo. Inoizko daturik altuena da, baina gizakiak betidanik mugitu gara batetik bestera. Migrazioei soseguz begiratzeko tartea da hau.
1. atala
2022/08/11
Itinere. Europako lehen globalizazio eta gatazkak
Kultura handien sorrerarako oinarria jarri zuen lurraren kontrola hartzeak, baina ekoizpen ekonomia eta jabetza pribatuaren sorrera ere izan ziren gatazkarako arrazoia. Lehen inperio ekonomiko, politiko eta militarrak nola sortu ziren eta gurean topatutako arrastoez hitz egingo dugu.
2. atala
2025/09/15
Itinere. Noiz eta nola iritsi ziren lehen gizakiak Euskal Herrira?
Historiaurreko katedraduna da Alvaro Arrizabalaga. Berarekin abiatu dugu Itinereren lehen seriea, berekin arituko gara migrazioaz arkeologiatik. Gaurkoan, populakuntzaz eta demografiaz jardun dugu.
3. atala
2025/09/22
Itinere. Nola lotu gatzaizkion lurraldeari
Itinereren bigarren atal honetan lurraldetasunaz jardun dugu, lurraldeari lotuta bizitzeko arrazoien jatorriaz aritu gara. Suharriak Euskal Herrian izan duen garrantziaz hitz egin digu Alvaro Arrizabalaga historiaurreko katedradunarekin.
4. atala
2025/09/29
Itinere. Lurra kontrolpean hartzea, lehen iraultza handia.
Industrializazioaren aurretik, ekoizpen ekonomian iraultza handi bat izan zen. Uzten eta abereen kontrolak lehen asentamentuak sortu zituen Neolitikoan. Horrek egin zuen posible lehen zibilizazio eta kulturen sorrera.
5. atala
2025/10/13
Itinere. Txinatarren Bazterketa Legea
1882an Ameriketako Estatu Batuetan txinatarren aurka sinatutako legeaz hitz egin digu Gorka Fraeters soziologoak
6. atala
2025/10/20
Itinere. Odol ibaiak, Britaniar Inperioaren erorrera eta migrazioa
Enoch Powell parlamentari ingelesak polemika handia sortu zuen 1968an Birminghamen, egun ‘Odolezko ibaiak’ izenarekin ezagutzen da bertan egin zuen hitzartzea. Argudiatu zuenez, Erresuma Batuarako immigrazioak hazten jarraitzen bazuen, Britainiar nazioa arrazialki eta kulturalki desorekatuko zitekeen. Gorka Fraeters soziologoarekin aztertu dugu pasarte hau
7. atala
2025/10/27
Itinere. Mugazaintza digitala Hebronen, hiper-zelatatutako hiria
Israelek Hebrongo hirian palestinarren aurka erabilitako mugazaintza teknologikoaz aritu gara tarte honetan: aurpegi-ezagutze sistema eta datu-base digitalak... Hiper-zelatututako hiria.
8. atala
2025/11/03
Itinere. Bidasoa bitan, mugalaritza kultura politikoa gurean
Bidasoako mugak alde bateko zein besteko mugimendu politiko eta ekonomikoak eragin ditu: mugalaritza kultura politikoa sortu duten sareetatik, errefuxiatu ekonomikoen mugalaritzara. Hendaia eta Irun arteko mugaren historiaz aritu gara Gorka Fraetersekin
9. atala
2025/11/10
Itinere. 36ko gerra, lehen erbesteak
36ko gerraren lehen hilabeteetan, bando kolpistak Euskal Herrian aurrera egiten zuen bitartean, sortutako ihesaz aritu gara Aitzol Arroyo historialariarekin.
10. atala
2025/11/17
Itinere. Gerrako haurrak
Gernikako Bonbardaketa gerraren zauriaren erakusle sinbolikoena izateaz gainera inflexio puntua ere izan zen, 1937ko apirilaren 26tik aurrera milaka izan ziren era antolatuan atzerrira bidalitako haurrak
11. atala
2025/11/24
Itinere. Palestina, Nakba eta erbestea
1958tik etengabeko erbestean bizi da Palestinako herria. Gaur Aitzol Arroyorekin erbeste horren historia eta oraina aztertu dugu
12. atala
2025/12/01
Itinere. Sudango gerra, exiliorik handiena
13 milioi desplazamendutik gora eragin ditu duela bi urte eta erdi Sudanen piztu zen gerrak. Gaur Aitzol Arroyok horren ezezaguna den gatazka honen gakoak argitu dizkigu.