Haurrentzako ipuin eta literaturari buruzko saioa, Iban Garateren eskutik.
1. atala
1. Atxaga
Iban Garateren eskutik, 'Ipupomamua' saioak Bernardo Atxaga idazleari eskainitako monografiko batekin hasi du bigarren denboraldia.
2. atala
2. Erleak
AIKUR erle museoan izan da Ipupomamua, Josune Epelde erlezainarekin. Genaro Gomez ere elkarrizketatu dute, berak itzuli baitzuen "Erleen Erregina" Grimm Anaien liburu entzutetsua.
3. atala
3. Gipuzkoa
"Gipuzkoako historia ipuinen bidez" bilduma izango du hizpide, Gipuzkoako kontuak, ipuinak, marrazkiak eta bideojokoak biltzen dituen bilduma, alegia.
4. atala
4. Banpiroak
Ipupomamuaren laugarren atalean banpiroak izan dituzte hizpide eta xaguxarren etxera joan dira bisitan, hauen inguruko hainbat abentura baitaude kontatzeko liburu, marrazki eta filmeetan.
5. atala
5. Txerriak
Behe Nafarroako Aldude herrian txerriak hazten dituzten basetxe bat ezagutu dugu eta animalia hau protagonista duten hainbat film eta liburuz mintzatu dira.
6. atala
6. Sukaldaritza
Mugaritz Errenteriako jatetxe entzutetsura joango gara. Sukaldean hiru haur espagetiak prestatzen ikusiko ditugu eta horrez gain, Leire Etxaide Mugaritzeko baratzeko arduradunarekin hitz egingo dugu.
7. atala
7. BIzikleta
8. atala
8. Pinotxo
Pinotxoren inguruko ipuinak eta pelikulak ezagutuko dituzte ikus-entzuleek.
9. atala
9. Naufragoa
Gulliverren bidaiak eta Robinson Crusoe bezalako istorioak gogoratuko dituzte, besteak beste.
10. atala
10. Hartza
Leitza eta Erronkariko ikasleek "Hartza eta Kattalin" liburua irakurriko dute atal honetan.
11. atala
11. Roa Dahl
Roal Dhal, askoren ustez ingelesezko haur literaturgintzak eman duen idazlerik ezagunena, hartuko dute protagonista. "The Gremlins", "James and the giant peach" eta "Matilda" liburuen egileaz jardungo dira Susana Larre eta Joxe Mari Iturralderekin.
12. atala
12. Bularretik mintzora
Gurasoek haur txikiei irakurzaletasuna sustatzeko ekimenari buruz hitz egin dute atal honetan.