Elhuyarren zientzia eta ingurumen edukiak Guillermo Roaren ahotsean.
1. atala
1. Helioa, amaitzen ari ote da?
Zenbait komunikabidek argitaratu dute helioa galtzeko zorian dagoen gas bat dela. Helioa gas noble bat da, azkar ihes egiten duena puxikek erakusten duten bezala. Aireak baino pisu handiagoa duenez, iheskor bilakatzen da. Sortzeko denbora asko behar du helioak, petrolioari eta beste gai fosil batzuei gertatzen zaien gisan, baina horrek ez du esan nahi galtzeko zorian dagoenik. "Ingurusfera"n argituko dute.
2. atala
2. Urtaroak; lau ala bi?
Aldaketa klimatikoaren arrastoa urtaroetan antzematen da gero eta gehiago. Hizkuntzak, euskarak, urtea lau urtarotan banatzen duen arren (udaberria, uda, udazkena eta negua) arrastoan bi hitz antzematen dira: uda eta negua, eta agerikoa da, bi aro horiek nabarmentzen direla tartekorik gabe, gero eta gehiago. Orain hamabi mila urte ere bi sasoi nabarmentzen zirela uste dute adituek "Ingurusfera"k azaltzen duen gisan.
3. atala
3. Loa eta argi urdina. Ez dago garbi kaltegarria denik
Askotan esan izan da sakelakoa edo edozein pantaila erabiltzen aritzeak okerrerako eragina duela kalitatezko loa egin ahal izateko. Argi urdinak kalterako eragina lukeena pertsonarengan. "Ingurusferan" azaldu dute ez dagoela halakorik egiaztatzen duen ikerketa zientifikorik. Egia da gure begi niniak nahiago duela argi berdea, baina argi urdinak kalte egiten duenik ez dago frogatuta. Azalpen gehiago podcastean.
4. atala
4. Xaboia egiteko kimika behar da, ezinbestean
"Ingurusfera"n xaboia egiteko produktu kimiko erasokor bat erabiltzea ezinbestekoa dela argitu nahi izan dute. Tradizioa eta usain ona emango duen osagaiak ongi etorriak dira xaboia egiteko prozesuan, baina garbitzeko kimika behar da betidanik, olioa edo gantzen batekin batera. Tradiziozko xaboia sosa kaustikorik gabe egin litekeela esatea ez da egia osoa esatea.
5. atala
5. Australia ez da uhartea, kontinentea da
Eskolan ikasi genuenaren kontra, Australia ez dela uharte bat erakutsi dute zientzilarien behaketek. Australia, ur azpian, lotuta dago beste lur azalera batera, beraz, teknikoki eta geologikoki, kontinente bat da eta ez uharte bat. Beraz, datu berri hori aintzat hartuta beste bat ere aintzat izan beharko dugu. Alegia, hartara, Groenlandia dela azalera handieneko munduko uhartea. Euskal Herrira etorrita, Izaro litzateke gure uharterik handiena. "Ingurusfera" podcastean azalpenak.
6. atala
6. Astaperrexila edo zikuta
"Comium Maculatum" latinezko izendapenak gauza gutxi esango dizue ziurrenera, astaperrexila ordea ezagunagoa da gure artean, eta zer esanik ez, zikuta. Orban gorriak dituen belar hilgarria da eta historian zehar askotan erabili izan da. Greziar klasikoen armadako kideek soinean eramaten omen zuten, preso hartuta, etsaiaren mende erorita ere heriotza norberak eskura izateko. Heriotza gozoa eragiten omen du lo zauden bitartean. Badaezpada ordea, ardoa ere alboan izaten omen zuten antidoto gisara.
7. atala
7. Kopiatu ezin diren mapak
Artelanak faltsutzea ez da gauza erraza: artea, zientzia eta teknologia behar dira. Mapak kopiatzea aldiz, neketsua baina erraza da. Kolore pixka bat aldatu eta aurrera! Jatorrizko mapa egiten dutenek, akats txikiak nahita jartzen dituzte, kopiatzailea agerian uzteko. Bitxiak dira erabiltzen dituzten sistemak.
8. atala
8. Neandertalak eta Homo Sapiens-ak elkarren artean nahastuta
Dagoeneko ez dago zalantzarik Svante Pääbo ikertzaile suediarrak garatutako teoria egiazkoa dela esateko. DNAren azterketek egiaztatu dute Neandertalak eta Homo sapiensak nahastu egin zirela urteen joanean. Alegia, Europan ezagutzen ditugun Homo Sapiens zaharrenek ere badute Neandertalen nahasketa material genetikoan. Bulgariako eta Txekiako kobazuloetan hartutako gizaki modernoaren fosilen azterketek erakutsi dute. Azalpenak podcastean.
9. atala
9. Seaspiracy: Itsasoaren kontrako kospirazioa?
Polemika harrotu du Netflixeko "Seaspiracy" izeneko dokumentalak. “Egungo arrantza-joerek bere horretan jarraitzen badute, 2048rako ozeanoak ia hutsik izango ditugu”, esaldiak laburbiltzen du egoera. Kanadako Dalhousie Unibersityko Boris Worm ikerlariak 2006an egindako ikerketa da abiapuntua. Egileak dio, ordea, datuak orain 20 urteko egoera islatzen dutela eta geroztik, asko aldatu dela arrantzaren ustiapena. Adituek, sensazionalismoa salatu diote "Seaspiracy" dokumentalari, eta hura bezala, datu ez errealetan oinarritzen diren ikerketei.
10. atala
10. Glasgow-ko klimaren inguruko goi bilera prestatzen?
Lurraren Eguna baliatu du AEBko presidenteak, John Bidenek, klimaren inguruan hitz egiteko eta herrialde esanguratsuak bilerara deitzeko. Parisko akordioetatik at geratu ziren AEB edo Txina elkartu dira bilera horretan. Agian, Glasgowen udazkenean egingo den goi bilerara itzultzen hasteko helburuz gauzatu da bilera, baina beste asmo esanguratsuak ere egon litezke atzetik. Aldaketa Klimatikoaren kontrako borrokaren erabakietan lidergoa hartzea, adibidez.
11. atala
11. Iker Alecha:''Ez dago teknologia bat behar guztiei erantzungo diena''
Iker Alecharekin osatu dugu "Ingurusfera"ko podcasta, Cidetec ikerketa-zentroko ingeniaria da bera. Hidrogenoaren gaiari heldu nahi izan diogu. Batetik, hidrogeno berdeaz hitz egin dugu; askotan aipatzen den teknologia da, baina errealitate izatetik gertu ote gauden jakin nahi dugu. Bestalde, erregai pilei buruz ere hitz egin dugu, alegia, hidrogenoz funtzionatzen duen motor bati energia ematen dion gailuari buruz.
12. atala
12. Salem-eko sorgin ustekoak
XVII. mendean jartzen da zientzia modernoaren hasiera. Teleskopioa sortu zen, Galileo, Newton edo eta Kepler bizi izan ziren mendea da eta matematikan ere aurrerapauso handiak eman ziren. Nolanahi, gertakari zientifikoak sorginkeriarekin nahasteko joera ere bazegoen. 1693an Salemeko sorginen kasua adibide. Betty Parris, Salemeko erreberendoaren 9 urteko alaba, eta haren 11 urteko lehengusua Abigail Williams, sorginduta zeudela esan zuten agintariek. Lau hiritan epaiketak egin eta 19 pertsona urkatuta hil zituzten azkenerako. Egun, onddo bati egotziko genizkioke sorginkeria haiek.