Maitane Urbietak emakume kirolariekin hitz egin du; oraingoekin eta aspaldi hasi zirenekin, ibilian egiten delako bidea. Euskadi Irratiaren edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataforman argitaratua.
1. atala
03/07/2026
1. Automobilismoa
Alazne Apalantzak eta Ane Zapirainek etxetik jaso dute automobilismoarekiko pasioa, eta azken urteotan emakumeen presentzia nola hazi den azpimarratu digute. Oro har, kopilotu gisa aritzen dira, baina Zapirainek pilotu lanak ere egin ditu.
2. atala
10/07/2026
2. Herri kirolak
Maribi Saralegik eta Karmele Gisasolak ibilbide ezberdina egin dute herri kirolean, baina biek ala biek, ezagutza handia dute. Euren bizipenak, gaur egungo egoera, eta etorkizuna nola ikusten duten kontatu digute.
3. atala
17/07/2026
3. Pilota
Reyes Azkoitiak eta Olatz Arrizabalagak aukera ezberdinak izan dituzte pilota munduan, garai ezberdinetakoak izaki. Azkoitiak gizonekin eta gizonen aurka jokatzen zuen; Olatz, berriz, neskatilen erreferente bilakatu da.