Bidea ibilian egiten delako emakume kirolariekin hitz egin du Maitane Urbietak. Gaur egungoekin eta aspaldi hasi zirenekin. Denen lekukotzak ikusmira zabalduko digutelako historia egiteko garaian.
1. atala
Automobilismoa: Alazne Apalantza eta Ane Zapirain
Etxetik jaso dute automobilismoarekiko pasioa gure bi gonbidatuek, eta azken urteetan emakumezkoaren presentzia bikoiztzu izana azpimarratu dute. Oro har, kopilotu gisa aritzen dira, baina Zapirainek, pilotu lanak ere burutu izan ditu.
2. atala
Herri kirolak: Maribi Saralegi eta Karmele Gisasola
Ibilbide ezberdina egin dute herri kirol munduan Maribik eta Karmelek, baina biek ala biek ere, ezagutza eta eskarmentu handia dute arlo horretan. Euren bizipenak, gaur egungo egoera, eta etorkizuna nola ikusten duten azaldu dute.
3. atala
Pilota: Reyes Azkoitia eta Olatz Arrizabalaga
Garai ezberdinetakoak izaki, pilota munduan ez dute aukera bera izan dute Reyes Azkoitiak eta Olatz Arrizabalagak. Azkoitiak gizonekin eta gizonen aurka jokatu behar izan zuen zuen; Olatz, berriz, neskatilen erreferentea bilakatu da.
4. atala
Ziklismoa: Ainhoa Artolazabal eta Usoa Ostolaza
Ainhoa Artolazabalek eta bere garaiko emakume txirrindulariek profesionalak izan gabe profesionalen pare entrenatzen zutela azaldu digu. Inbidiaz entzun ditu Usoa Ostolazalak eta tropela osatzen duten beste txirrindulariek egun dituzten baliabideak.
5. atala
Futbola: Ainhoa Bakero eta Ainhoa Moraza
Ainhoa Bakerok eta Ainhoa Morazak, Añorga klub historikoan eman zizkioten lehen ostikadak baloiari, hori bai, belaunaldi ezberdinetan. Ia ikusezinak izatetik lan hitzarmena lortu arteko urteak aztertu ditugu eurekin.
6. atala
Eskubaloia: Reyes Karrere eta Esther Arrojeria
Emakumezkoen eskubaloian aurrerapausoak eman diren arren, azken hamarkadetan oso gutxi aurreratu dela azaldu dute Reyes Karrerek eta Esther Arrojeriak. Egungo egoera aztertzearekin batera, aldarrikapen andana ere utzi dute.