Hobeto bizitzeko lagungarri izan daitezkeen testigantzak, proiektuak eta gogoetak eskaintzea du helburu Maialen Oterminek gidatutako saioak.
1. atala
Ludopatia 2: 'Gehiegizko konfidantza arriskutsua izan daiteke’
4. atala
Ludopatia: ‘Apustuak Asian, Amerikan, edozertara’
6. atala
‘ Kontatzeak lagundu egiten du'
7. atala
8. atala
9. atala
Ondo bizitzeko proposamena
16. atala
Hobeto kalte
17. atala
2024/12/27
‘Kontzerturik ez baduzu, badirudi egiten duzunak ez daukala zentzurik’
Sormena zoriontasunerako bidean ezinbesteko elementua da Gartxot Unsain musikariarentzat, baina bide horrek berak beste zenbait frustrazio eragin ditzake. Sormena profesionalizatzeko nahian, desgaste emozionala eta ekonomikoa izan zituen. Baina oztopoak oztopo, bidean topatu dituen harriak onartu eta, profesionalki ez bada ere, bertan segitzen du. Elkarrizketa horren zati bat Aitor Aritzeta psikologoarekin aztertu du Maialenek, eta zoriontasunaz, bide horretan topatzen duzun frustrazioaz, baikortasunaz eta kudeatzeko moduez aritu dira.
21. atala
2025/01/02
27. atala
2025/01/23
Guraso estiloak
Urte berriarekin batera, asmo berrien zerrenda egin ohi dugu. Ohikoa izaten da, ordea, asmo hori ez betetzea, eta datorren urte eta ikasturte hasieran berriz finkatzea. Baina, asmo hori guretzako beharrean, seme-alabentzako asmoak izaten direnean? Nolako espektatibak ditugu gure seme-alaben inguruan? Izar Arregi psikologoarekin Pigmalion efektuaz aritu da Maialen Otermin, espektatiba positiboez, negatiboez, eta horren atzean dagoen lanketa prozesuaz, besteak beste.
28. atala
2025/01/24
‘Artista, sare sozialak erabiltzera kondenatuta'
Sare sozialak ‘sozialak ez diren sareak’ dira Gartxot Unsainen arabera. Harreman horretan, norberaren esku dago, bere hitzetan, nola erabili eta zulo horretan nola erori ere bai. Musikariarekin egindako elkarrizketaren bigarren zatia komentatuko du Maialen Oterminek Aitor Aritzeta psikologoarekin, eta zoriontasunerako bideak kontrako norabidera eramaten zaituenean, egoera hori hobeto kudeatzeko tresnak ematen saiatu dira.
29. atala
Gazteak eta pornografia
Gazteekin pornografiari buruzko tertulia. Izar Arregi psikologoa.