Bertsolaritzari buruzko saioa, Mirari Martiarenak aurkeztuta.
2. atala
2026/09/13
Udane Mugerza
Hitzetik Hortzera saioaren denboraldi berria Udane Mugerzari egindako elkarrizketarekin hasiko da. Bertsozale Elkarteko Sustapen eragilea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea da Mugerza. Saioak bertsolaritzari eta irailaren 19tik abenduaren 20ra egingo den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari eskainiko dio arreta berezia. Horrez gain, Lakuntzan eta Hondarribian egindako bertso saioak izango ditu hizpide.
3. atala
2026/09/20
Jon Agirresarobe Torrotxo
Hitzetik Hortzera saioan Txapelketaren ertzak arakatzen jarraituko dute. Hazparneko saioko bertsoaldiak eskaintzeaz gain, Txapelketaren antolakuntzan garrantzitsuak diren bi gai izango ditu hizpide igandeko Hitzetik Hortzerak: batetik, Txapelketako zozketa; eta, bestetik, saioetan bete beharreko segurtasun arauak eta planak. Horretarako Jon Agirresarobe Torrotxo elkarrizketatuko dute.
4. atala
2026/09/27
Oier Iurramendi
Aste honetan Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko koordinatzailea elkarrizketatu dugu, Txapelketaren antolakuntza eta horrek elkartearen jardunean duen eragina ezagutzeko. Horrez gain, larunbatean izango den Altsasuko saioko bertsoaldiak ere eskainiko ditugu.
5. atala
2026/10/04
Nahia Zubeldia eta Iñaki Salvador
Aste honetako Hitzetik Hortzeran txapelketaren sintoniari buruz hitz egingo dugu eta horretarako aurtengo sintonia egin duen Lumi taldeko Nahia Zubeldiarekin egongo gara eta hori gutxi ez balitz Txapelketako lehen sintonia egin zuen Iñaki Salvadorrerekin ere izango gara. Eta nola ez, Euskal Herriko bertsolari Txapelketaren jarraipena. Lekeitio eta Donapauleko bertsoaldiak.
6. atala
2026/10/11
Idoia Anzorandia Kareaga eta Maialen Belarra Eneterreaga
Bertsolariak dira Txapelketako aurpegi ezagunenak, baina oholtzara iristen den bertsoaldi bakoitzaren atzean gai-jartzaileen lana ere badago. 14 lagunek osatzen dute 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldea, eta haietako birekin elkartuko da aste honetan Hitzetik Hortzerako lan taldea: Idoia Anzorandia Kareagarekin eta Maialen Belarra Eneterreagarekin. Tolosako eta Gotaine-Irabarneko bertsoaldiek osatuko dute saioa.
7. atala
2026/10/18
Malen Agirre Sarasua eta Irati Antia Zuaznabar
Aste honetan, Hitzetik Hortzerak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026ko irudia eta eszenografia aurkeztuko ditu, Malen Agirre Sarasua eta Irati Antia Zuaznabar sortzaileen eskutik. Horrez gain, bertsolaritzako hainbat eragileren iritziak bilduko ditu, eta txapelketako atsedenaldia baliatuta, lehen faseko saiorik aipagarrienen aukeraketa eskainiko du: Hazparne, Altsasu, Lekeitio, Donapaleu, Tolosa, Gotaine-Irabarne eta Aguraingo saioetako une nabarmenen errepasoarekin.