Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.
1. atala
2026/09/26
Joxe Migel Iztueta “Lazkao Txiki”ri buruzko monografikoa
1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkaoko Lazkaomendi auzoan, Abaliñe baserrian, Joxe Migel Iztueta, “Lazkao Txiki” bertsolaria. “Hitza Jolas" saioko atal honetan gure artxiboan murgildu gara, eta hark botatako hainbat bertso bildu ditugu.
2. atala
2026/10/03
200. atalean, Txapelketako lehen saioak
2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasi da dagoeneko bere bidea osatzen. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, txapelketako lehen hiru saioen errepasoa egingo dugu. Podcast gisako 200garren atala izaki, hainbat entzuleren iritziak ere jaso ditugu, bederatzikoa berreskuratzeaz gain.
3. atala
2026/10/17
EHBT: Donapaleu eta Tolosa
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren eta bosgarren saioko aleak hautatu ditugu “Hitza Jolas” saioaren atal honetarako. Txapelketaz haratago, gure bederatzikoa ere herriz herri dabil.