Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.
1. atala
13/09/2025
Sorabilla auzoko eta Gorlizko jaietako bertsoaldiak
Andoaingo Sorabilla auzoko jaietako bertsoaldiak eta Gorlizko jaietakoak hautatu ditugu denboraldiari hasiera emateko. Bederatzikoari ere berrekin diogu, 2025eko udazkenean izango dugunaren aurrerakina eskaintzeaz batera.
2. atala
20/09/2025
Lakuntzako eta Orozkoko herriko jaietan entzundakoak
Nafarroa eta Bizkaia artean ibiliko gara. Batetik bestera hainbat aldiz egingo dugu, festa-giroa galdu gabe eta umoreari eutsiz. Gure bederatzikoa ere jasoko dugu eta hau Arabatik iritsiko zaigu..
3. atala
27/09/2025
Bertsolariak, aktore ere ba ote dira?
Galdera horretatik abiatuta, gure fonotekako artxibategian murgildu gara eta Donostiako Zinemaldiari, zinemari edota aktore lanari lotutako bertsoaldiak hautatu ditugu. Entzun eta gozatu izarrekin!
4. atala
04/10/2025
Galdakaokoak eta Atarrabiako saio musikatukoak
Astelehenez egokitu zen Galdakaoko jaietako bertso saioa. Hango bertsoaldiak eta Atarrabian egindako "ez da kasualitatea" formatuko bertsoaldi musikatukoak ere hautatu ditugu. Gaurkotasuna aletzeaz gain, haurtzarora ere joko dugu. Entzun!
5. atala
11/10/2025
Markinako organo jaialdikoak eta Donostiako Euskal Jaietakoak
Donostiako euskal jaietako bertso-saioko aleak eta Markina Xemeingo Musika-Haizeak zikloaren barruan, organoarekin osatutako saio musikatukoak batu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.
6. atala
18/10/2025
Bizkaiko Txapelketako lehenengo fasekoak
Urdulizen, Lekeition, Mungian, Galdakaon eta Getxon jokatu dira 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioak. Hitzordu horietan entzundako hainbat bertsoaldi hartu ditugu "Hitza jolas"en atal honetan. Egin errepasoa gurekin!
7. atala
25/10/2025
Irura eta Amorotoko saioak
Irurako San Migel eguneko saioko bertsoaldiak, eta Amorotoko herriko plazan osatutako bertso saiokoak hartuta gatoz. Gaurkotasun beteko gaiez gain, bizitzako etapa ezberdinei buruzkoak, galdera sakonak zein jolastiagoak ere hautatu ditugu “Hitza jolas” saioan.
8. atala
01/11/2025
Gau Beltzeko kalabazak, bestelakoak eta heriotzaren ingurukoak
Domu Santu Eguna, Gau Beltzaren biharamuna ere bada. Heriotzaz, arimaz, kalabaza ezberdinez eta beste hainbat gairi buruz ariko gara. Artxiboan murgildu gara eta sasoi ezberdinetan, gai hauen inguruan botatako bertsoaldiak hautatzen saiatu gara. Ohi bezala, seriotasunez, baina umore kutsua galdu gabe. Entzun!
9. atala
15/11/2025
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko errepasoa
Finaletik gertuago dago jada Nafarroako txapelketa, baina lehen faseko lau saioen errepasoa egin nahi dugu "Hitza Jolas" podcastean. Gai sakonak bezala, umore kutsukoak ere badira txapelketan.
10. atala
22/11/2025
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatu dira 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak. Horien errepasoa egin dugu "Hitza Jolas" podcastaren atal honetan. Dagoeneko zehaztuta geratu da 2025eko azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko zortzikotea.
11. atala
29/11/2025
Nafarroako finaleko atarikoak, "Azken afaria" komikia eta artxiboko hainbat perla
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finaleko oholtzan izango diren 8 bertsolarien sentipen, asmo eta nahiak bildu ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bestalde, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek sortu duten "Azken afaria" komikia aurkeztu digute eta gure artxiboan ere murgildu gara hainbat perla erreskatatzeko. Hori guztia egiteko, bidelagun berri bat ere izan dugu atalean. Entzun!
12. atala
06/12/2025
Nafarroako bertsolari txapelketako finalak utzitakoak
2025eko azaroaren 29an jokatu zen, lehenengoz Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala. Xabat Illarregi Marzol izan zen txapeldun. 4 ordu eta erdiko finaleko alerik nabarmenenak hautatu ditugu podcast honetan entzun ditzazun.