Euskarazko hitzak: singnifikatua, jatorria, erabilera... Laida Basurtoren eskutik.
1. atala
2026/09/17
Hitza
Ainara Maya Urroz filologo zein itzultzailearekin, "hitz" hitzaren jatorria eta aberastasun linguistikoa aztertu dugu. Terminoa "iz" erro zaharretik datorrela azaldu digu —"bizi-energia" kontzeptuari lotua—, zeina hizkuntzarekin, akordioekin eta komunikazioarekin lotutako kontzeptuen oinarri den.
2. atala
2026/09/24
Saioa
Ainara Maya Urroz filologo eta itzultzailearekin batera, 'saio' hitzaren jatorria, esanahia eta erabilerak aztertu ditugu. Hitz hau sai- erroatik dator, eta kontzeptu hauekin dago lotuta: emankizuna, saioa bera, entsegua, froga, programa edo bilera. Hitz elkartu askotan agertzen da; adibidez, irratsaio, telebista saio, bertso saio edo saiakera literarioa. Gainera, XV. mendetik dokumentatuta dago. Ohiko akats bat izaten da sesio eta saio nahastea eta sinonimotzat jotzea. Euskaraz, sesio hitzak eztabaida edo hika-mika esan nahi du. Bestalde, Saioa emakumezkoen izen propio bat da, eta baita Nafarroako mendi bat ere.
3. atala
2026/10/07
Harremana
Ainara Maia filologoak harremana hitzaren esanahian sakontzera gonbidatzen gaitu, lokutoreekin batera. Euskarazko hitz honek harreman edo kontaktu hutsetik harago doan esanahia du, eta ekonomiaren arlotik harreman afektibo eta emozionaletara izan duen bilakaera aztertzen dute. Hartu eta eman aditzen sustraietatik abiatuta, elkarrekikotasunaz eta aditz horiei historikoki lotutako rolez hausnartzen dute. Bide horretan, harzaile eta emaile hitzak ere aztertzen dituzte, odol-ematearen adibidea tarteko. Xabier Leteren eta Mikel Laboaren poesiak eta musikak ere lekua dute hizkuntza-bidaia honetan, ingurukoekin eta naturarekin etengabeko hartu-emana eta oreka mantentzearen garrantzia gogorarazteko.