
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.