Euskal Herrian bizi garen kultur komunitateak ezagutzeko tartea da hau, herri anitza garelako. Marian Beitialarrangoitiak Euskadi Irratian landutako edukia. EITB Mediak GUAU plataforman argitaratua.
1. atala
04/07/2026
1. Mexiko
Luis Rodrigo Mexikoko hiriburuan jaioa da, Arrate Murua berriz Gerreron. Lehena Euskal Herrira bikotea euskalduna izateak ekarri zuen, Arratek aita du bertakoa, eta familia osoak egin zuen Euskal Herrira, ama egun Mexikon bizi bada ere. Luis Hernanin bizi da, Arrate Tolosan. Biekin beraien Mexikoko eta Euskal Herriko bizimoduaz mintzatu gara.
2. atala
11/07/2026
2. Senegal
Omar Diop eta Boubacar Diouf, Euskal Herrian bizi diren bi gazte senegaldar dira, biak Bizkaian bizi dira. Omar haurra zela iritsi zen Berriatuara, aita bizi zen herrira eta egun Suitzara joana da ikastera. Boubacar sukaldaria da, langabezian zelako Senegaldik atera eta Euskal Herrian ikasketak egin bitartean kale saltzaile aritu bazen ere. Biak iritsi ziren bisa batekin, ez zuten patera batean bizia jokoan jarri beharrik izan Euskal Herrira iristeko eta badute Senegalera familia ikustera itzultzeko ohitura. Bakoitzaren bizipenak eta Senegali buruzkoak bildu ditugu.
3. atala
18/07/2026
3. Errumania
Maritxu Buzenchi eta Alina Ivan Errumanian jaioak dira, baina bizitokia Gernika eta Mutriku dituzte. Urte dezente igaro dira Euskal Herrira iritsi zirenetik eta bikain hitz egiten dute euskaraz. Hasieratik izan zuten argi hemen bizitzekotan euskaraz behar zuela izan. Maritxu horretan laguntzaile izan dituen Galder Madariaga senarra eta Marije Zubillaga udal euskaltegiko euskara irakaslearekin gerturatu zaigu. Alina berriz, Lasarten hartu zuen familiako bi alabekin etorri da, Leire eta Irati Izquierdorekin. Orduan haurrak ziren bi ahizpak izan zituen, lehen euskara irakasle.