13 urteko Henry Hartek lanpostu bat lortzen du: Kid Danger izango da, Man Kapitaina superheroiaren praktiketako laguntzailea. Bere identitate berria isilpekoa denez, Henryk bizimodu bikoitz bat izaten ikasi beharko du.
1. atala
D1: 1. Danger-en hasiera. 1. atala
2. atala
D1: 2. Danger-en hasiera. 2. atala
3. atala
D1: 3. Arriskua eta arazoak barra-barra
Henry Kid Danger izatera ohitzen ari denez, nekez orekatzen ditu bere egitekoak: krimenaren aurkako borroka, eskola, familia eta lagunak.
4. atala
D1: 4. Sekretua ja ez da sekretu
Henryren bizimodu berria, Kid Dangerrena, kolokan dago, Charlottek gero eta susmo handiagoak baititu Henryren sekretuei buruz.
5. atala
D1: 5. Kakalardo alaiaren malkoak
Man Kapitainak zauriezina izateari uzten dio. Hala, ja ez dio krimenari aurre egiten, izuak jota dagoelako. Kid Dangerren esku egongo da Bistaeder babestu eta Man Kapitainaren botereak leheneratzea.
6. atala
D1: 6. Ordezko irakaslea
Eskolan ikasle berri bat dago. Mutiko susmagarria da eta Charlotte eta Henryk agian azpilanean dabilela uste dute. Man Kapitaina infiltratu egiten da, ordezko irakasle gisa, egoera ikertzeko.
7. atala
D1: 7. Jasper Danger
Jasper Kid Dangerrez mozorrotzen da Halloweenen, baina pasatu egiten da, eta benetako superheroitzat jotzen dute. Hala, benetako Kid Dangerrek eta Man Kapitainak erreskatatu beharko dute.
8. atala
D1: 8. Espazioko harria
Superheroi-bizimoduak etxean ere ez dio bakerik emango Henryri: kanpo-espazioko harri bat dirudiena ez da harri hutsa izango, eta arazoak ekarriko dizkio gure protagonistari.
9. atala
D1: 9. Urtebetetzea, lur jota
Henry ez dute urtebetetze-festa batera gonbidatzen, iazkoan urteak bete zituen neska teilatutik behera bota izana leporatzen diotelako. Man Kapitainak haren izen ona berreskuratzen lagunduko dio.
10. atala
D1: 10. Onegia kirolean
Shawn-ek, ikasle berri batek, postua kentzen dio Henryri saskibaloi-taldean, baina Henryk hura esan baino nagusiagoa delako susmoa du. Man Kapitainak aspaldiko adiskide baten laguntza behar duenez, atzean utzi beharko ditu aspaldiko ezinikusiak. Gonbidatu-izarra: Russell Westbrook.
11. atala
D1: 11. Henry, piztia-gizona
Henryk zita garrantzitsu bat du, baina ez da ondo ateratzen: istripuz, Man Kobako gailu arraro baten efektuak jasaten ditu.
12. atala
D1: 12. Brad Ikusezina
Brad, Man Kapitainaren laguna, ikusezin bihurtu zen duela urte batzuk. Gure protagonistei bisita egingo die, baina ez da bisita atsegina izango.