
Azken lau urteotan, 20.000 bat pertsonak, gehienak Afrikatik etorriak, Irungo muga zeharkatu dute Frantziarako bidean. Gutxienez, horietako zazpi hil dira Bidasoa gurutzatu nahian. "Harresi ikusezina" sail dokumental bat da, sei atalekoa, Cristina Tapia Huici kazetariak zuzendua, eta migranteei, adituei eta boluntarioei ematen die ahotsa. Europako legeak, polizia kontrol arrazistak eta Bidasoako harrera mugimenduak aztertzen ditu.