Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak. EITB Median, Euskadi Irratiko edukia, GUAU audio plataforman argitaratua.
1. atala
04/07/2025
1. Edurne Pasaban. Kantxenjunga (8.583 m)
Edurne Pasabanek, 14 zortzi mila metroko mendien lasterketan, gainditu behar izan zuen tontor zailena, bertan geratu baitzen ia-ia.
2. atala
2. Juanjo San Sebastian. K2 (8.611 m)
Euskal himalaismoko pasarterik gordinenetakoa. Bizi arriskuan egon zen Juanjo, eta Atxo Apellaniz laguna galdu zuen. ‘Cita con la cumbre’ eleberrian kontatu zuen han gertatutakoa, urte batzuk geroago.
3. atala
3. Pedro Garcia. Shisha Pagma (8.013 m)
Ordiziarrak sei zortzimilako eta 15 zazpimilako igo ditu 35 urtean. Shisha Pangma bere bigarren zortzimilakoa izan zen. Bakarrik igo zen gailurrera, azken egunean 1.200 metroko desnibela gainditu eta elur jausi arriskua saihestuz.
4. atala
4. Iñaki Aldama eta Iban Ziriza. Broad Peak (8.047 m)
Euskal Herriko gazte koadrila askok bezala, koadrila honek zortzimila metroko mendi bateko espedizioa nola prestatu zuen ezagutuko dugu, aurrena, eta ondoren, nola joan zen espedizioa.
5. atala
5. Alex Txikon. Nanga Parbat (8.125 m)
Lemoztarrak historia egin zuen 2016an, Naga Parbat mendiko neguko lehen igoera lortuta, neguko igoerarik ez zeukan azken aurreko zortzimilakoa. -50eko tenperaturak, muturreko ahalegin fisikoa, bakardadea…
6. atala
6. Koke Lasa. Manaslu (8.156 m)
Manaslu igo zuen lehen euskal espedizioko kidea izan zen Ormaiztegikoa. Garesti saldu zuen gailurra mendiak, eta gorriak ikusi zituzten gailurretik bueltan, izozteen mugan.
7. atala
7. Amaia Aranzabal. Cho Oyu (8.201 m)
Zortzimila metroko mendi batera igo zen lehen emakumea izan zen bergararra. Cho Oyuk bere fama txarrari ohore egin zion. Munduko mendi hotzena omen, eta Amaiak izozteak jasan zituen tenperatura baxuen ondorioz.
8. atala
8. Jon ‘Boli’ Goikoetxea. Lhotse (8.516 m)
Edurne Pasaban lagun, inork gutxik aukeratzen duen mendia igo zuen Gazteluko semeak. Altua, zaila eta Everest-en itzalean egongo dena betirako. Boli-ren bizitzako mendia.
9. atala
9. Andoni Ormazabal eta Aitziber Ibarbia. Gasherbrum-II (8.035 m)
Aitziber Ibarbiak gailurra helburu bakar izan gabe iritsi zuen Baltoroko gailurra. Andoni Ormazabalek bi urte lehenago Cho Oyun hil zen Xabier anaiak zortzimila metroko mendietan zer sentitzen den jakiteko igo zuen G-II.
10. atala
10. Jon Beloki eta Txetxu Lete. G-I / Hidden Peak (8.068 m)
11. atala
11. Asier Izagirre. Annapurna (8.091 m)
Edurne Pasaban-en ezkutari, bere laguntza erabakigarria izan zen lehengusuak 14 zortzimilakoak egiteko. Asko gozatu omen zuen munduko zortzi mila metroko mendi zailenetakoan.
12. atala
12. Felipe Uriarte. Makalu (8.463 m)
1991an igo zuen bere lehen zortzimilakoa, baina 1980an Everest igotzeko egin zuen ahaleginagatik da ezagunagoa. Iñurrategi anaien lehen zortzimilako espedizioa izan zen Makalukoa.