Reality motako erreportaje programa da hau. Baina aldi berean sukaldaritza saio bat ere bada, bertako ohituren sustapenarekin batera, kultur aniztasunaren eta urrunetik etorri den lagunaren defentsa egiten duena.
2011/07/19
Oilaskoa egipziar erara
Abdu Ondarroako butano banatzaile egipziarrak oilaskoa egipziar erara prestatuko digu lehen atal honetan.
2011/07/26
Tatiana errusiarra
Bigarren saio honetan, Aiara joango gara bertara ezkondutako emakume errusiar bat ezagutzera. Baserri giroan murgilduko gara Taniarekin eta errusiar entsalada nola prestatzen duen erakutsiko digu.
2011/08/02
Barry irlandarra
Barry, Donostiako Intxaurrondo auzoan bizi den irlandarra, ez da geldi egoten den horietakoa: ingeles klaseak ematen ditu, bakarrizketak egiten ditu euskaraz eta palan ere jokatzen du. Oraingoan, lakoia sukaldatzen ere ikusiko dugu.
2011/08/13
Jokin argentinarra
Jokin, Getarian bizi den argentinarra, Vitel Tomé-a sukaldatzen ikusiko dugu.
2011/08/23
Kaliforniako burritoak
Lori Berastegiko Kaliforniarrak kaliforniako burritoak prestatu ditu bosgarren atal honetan.
2011/08/30
Entsalada kubatarra
Seigarren saio honetan, Lazlaora joan gara tabernari lanetan dabilen emakume kubatar bat ezagutzera. Mariela Perezek entsalada kubatarra nola prestatzen den erakutsiko digu.
2011/09/06
Arkumea senegaldar erara
Zazpigarren saio honetan, Markina-Xemeinera joan gara saltzaile senegaldar bat ezagutzera. Mor Diopek arkumea senegaldar erara nola prestatzen den erakutsiko digu.
2011/09/13
Moqueca Bahiana
Zortzigarren saio honetan, Lesakara joan gara dendari brasildar bat ezagutzera. Xanta Sousak moqueca bahiana nola prestatzen den erakutsi digu.
2011/09/25
Oilasko-zainzuri sopa (vietnamdar erara)
Truc Phuong, Iruneko Benta auzoan bizi den vietnamdarra, duela 10 urte etorri zen Euskal Herrira. Etxekoandrea da eta oilasko-zainzuri sopa vietnamdar erara sukaldatzen ikusiko dugu.
2011/10/08
Txukrut patata purearekin
Petra Elser, Urnietan bizi den alemaniarra, duela 8 urte etorri zen Euskal Herrira. Euskara irakalea da eta txukrut patata purearekin sukaldatzen ikusi dugu.
2011/10/15
Arepak
Carlos López, Elgoibarren bizi den venezuelarra, duela 6 urte etorri zen Euskal Herrira. Ingeles irakalea da eta arepak sukaldatzen ikusi dugu.
2011/10/22
Izokina labean
Xila Pihlstrom, Egian bizi den finlandiarra, duela 20 urte etorri zen Euskal Herrira. Idazkaria da eta izokina labean sukaldatzen ikusi dugu.