Iker Galartzak duela sei urte sortutako lehen euskal zirku ibiltariaren ikuspegi zehatza emango digu, Sua Enparantza aktore eta dantzariaren esperientziaren bitartez.
1. atala
Atal hau, Orion gauzatuko da. Bertan zirkuaren eguneroko funtzionamendua ikusi ahal izango dugu, baita bertako protagonistak ezagutu ere.
2. atala
Bigarren atal hau, Orion (Gipuzkoa) hasi eta Arbizun (Nafarroa) amaituko da.
3. atala
Atal honetan, Joseba Usabiagaren erabakiaren zain geratuko da zirkuko zuzendaria, Iker Galartza. Gainera, argindarrarekin arazoak izango dituzte.
4. atala
Sua Enparantzari daukan onena emateko ordua iritsiko zaio. Donostiarra gai izango ote da Gure Zirkuko karparen erdian aktuazio borobil bat egiteko?