64:44 1. atala
Atal honetan, zirkuaren kideek Sua Enparantzaren gaitasunak baloratu beharko dituzte, taldeko kide izateko hautagai gisa. Irudiek eta artistei egindako elkarrizketek zirkuko lanaren eta eguneroko bizimoduaren hainbat alderdi erakusten dituzte; oraingo honetan, Orion dago zirkuaren karpa. Aktoreak: Ekain Ibarguren Arruti (malabarista), Iker Galartza Larrinaga (Poxpolo), Ortzi Acosta Calvo (akrobata eta zirku monitorea), Unai Zabaleta Alduntzin (musikaria), Nora Galartza Lopez (lur akrobata), Elene Galartza Lopez (trapezista), Joseba Usabiaga Amondarain (Don Martin), Imanol Ituiño de Miguel (magoa), Iraitz Lizarraga Gómez (aire akrobata), Eloy Iglesias Sarasola (sukaldaria eta jarlekuzaina), Lur Aranburu Etxaniz (kontortsionista), Iñaki Galartza Lopez (orekaria), Beñat Maiz Artola (lur akrobata), Lander Briones Calvo (akrobata), Ibon Mendibil Esnaola (musikaria), Abene Lopez Amondarain (krispeten saltzailea), Sua Enparantza Alustiza (dantzaria eta aktorea).
69:18 2. atala
Bigarren atal hau Orion (Gipuzkoa) hasi eta Arbizun (Nafarroa) amaituko da. Bertan, zirkuaren eguneroko funtzionamendua ikusi ahal izango dugu, baita bertako protagonistak ezagutu ere. Gainera, zirkuko karpa nola jasotzen duten ere ikusiko dugu; ez da nolanahiko lana izango, eguraldi txarrak desmuntatze lana oztopatuko duelako. Hain justu, trumoiak kanpoan bakarrik ez, karpa barrura ere hurbilduko dira, eta Joseba Usabiaga izango da horien protagonista.
65:15 3. atala
Atal honetan, Iker Galartza kezkatuta ikusiko dugu Joseba Usabiagaren balizko aldearekin, azken honek Don Martin, zirkuaren aurkezlea, antzezten baitu. Halaber, Joseba Usabiagari bere ibilbide artistikoari buruz egindako elkarrizketa jasoko da, Arbizuko aguazila herriko kaleetan bandoa ematen eta Abene Lopez, krispetak saltzaile eta Iker Galartzaren bikotea, elkarrizketatzen. Horrez gain, Sua Enparantza telatan trebatzen ikusi ahal izango dugu, baita Luis Mai Galartza eta Mari Angeles Larrinaga, Ikerren gurasoak, elkarrizketan. Amaitzeko, prestaketak eta emanaldia izango dira ikusgai.
67:22 4. atala
Atalak Sua-ren entrenamendua jasotzen du, Beñat Maizi egindako elkarrizketa, bera txikitan bizikletan eta monozikloan ibiltzen ikus daitekeen irudiekin, Iraitz Lizarraga trapezistari egindako elkarrizketa eta Imanol Ituño magoari egindakoa. Horrez gain, Sua Enparantzaren estreinaldia erakutsiko da eta, emanaldia amaitu ostean, Iker Galartzak Estitxu Fernandezi egingo dio agurra.