Altua eta traketsa, Aoife O'Neill zailtasunak dituen ikastetxeko saskibaloi-talde batera sartu da. Bizilekuz aldatu ondoren. 3x3 saskibaloiaren bidez, bere lekua aurkituko du, taldearen etorkizuna eraldatzen laguntzen saiatzen den bitartean.
1. atala
1. Ikastetxe berria. Estrategia garatzea
Aoifek asmo sendoa du ikastetxe berrian bere burua berrasmatzeko. Baina sartuko ote da saskibaloi talde kaskarrean?
2. atala
2. Ekipamendu berria lortzeko erasoa
Aoifek ekipamendu berria lortu nahi du Vipersentzat. Ondo aterako dira dirua biltzeko haren plan zoroak? Ala porrot izugarria izango dira?
3. atala
3. Ezkutuan politago defentsa
Txapelketa bat irabazteko aukera dago eta Aofiek garaitzea besterik ez du buruan. Charlotte distraituta dago, eta Aoifek "polita isilarazi" beharko du.
4. atala
4. Zuhaitzez mozorrotzeko maniobra
Aoifek nota txarrak atera ditu eta Holtek mehatxu egin dio hobetu ezean debekatu egingo diola saskibaloian jokatzea. Zarak badu plan bat.
5. atala
5. Kanpamentu militarreko jokoak
Vipersak ez dira ondo konpontzen elkarrekin eta Aoifek talde-sena indartzeko asteburu batera eraman ditu. Baina kanpamentu militar bat da...
6. atala
6. Patata frijitu kurruskarien Kopa
Irakasleek eta ikasleek elkarren kontra jokatzen duten astea da. Kopa irabazten lagundu ahalko dute Vipersek? Ikastetxeko heroi bihurtuko dira?
7. atala
7. Jessicaren jokoa agerian
Eskolen arteko torneoa jokatuko da, eta Vipersek irabazteko aukera handiak dituzte. Jessica hori eragozteko erabakita dago.
8. atala
8. Bozkatu Aoife
Aoife eta Clanger aurrez aurre lehiatuko dira ikasleen presidente izateko. Clangerrek, botere-gosez, doako donutak eskainiko dizkie ikasleei.
9. atala
9. Etxeko festa
Ama kanpora joan denez Jimekin, Clangerrek Conor eta Aoife konbentzituko ditu etxean festa bat antolatzeko.
10. atala
10. Perrexil-hirusta
Heldu da denboraldiaren amaiera, eta Vipersek mailaz igotzeko aukera dute. Aoifek, ordea, eskualdeko taldean sartzeko eskaintza jaso du.