Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.
1. atala
22/07/2026
Eguerdiko albisteak 14:00
2. atala
Eguerdiko albisteak 13:00
3. atala
21/07/2026
4. atala
5. atala
20/07/2026
6. atala
7. atala
17/07/2026
Andy Burnham Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buru izendatu dute, datorren astelehenean Lehen minitro bihurtu aurretik. Alderdi Laboristaren balore tradizionalak aldarrikatu ditu. Alderdi laboristaren balore tradizionalak aldarrikatu ditu. 80garren hamarkadan Erresuma Batuak oker hartutako hainbat erabaki zuzendu, eta politikaren deszentraliazioa eta ekonomiaren gaineko kontrol publiko handiagoa iragarri ditu. Mikel Aramendi-ren analisia. // Ustezko delitugileen jatorriari buruzko informazioa modu sistematikoan ez zabaltzeko gomendioa egin dio Seguratsun Sailari Arartekoak. // Bilboko portuak azken bi hamarkadetako urte arteko hazkunde handiena izan du lehen sei hilabeteetan, ehuneko 14 hazi dira inportazioak eta ehuneko 9 esportazioak
8. atala
Ustezko delitugileen jatorriari buruzko informazioa modu sistematikoan ez zabaltzeko gomendioa egin du ARARTEKOAK. Arartekoaren oharrak hitzez hitz dio, delitugileen jatorriari buruzko informazioaren zabalkundea mugatu egin beharko lukeela Segurtaun Sailak eta soilik datu hori interes orokorreko informazioa ulergarri egiteko behar den kasuetan egin publiko; beti ere kaltetuen eskubideak ondo neurtuta. // Bilboko portuak azken bi hamarkadetako urte arteko hazkunde handiena izan du lehen sei hilabeteetan, ehuneko 14 hazi dira inportazioak eta ehuneko 9 esportazioak // Andy Burnham izendatu du Erresuma Batuko Alderdi Laboristak alderdiko buruzagi. Datorren astelehenean Starmerren ordez Erresuma Batuko lehen ministro izendatuko dute.
9. atala
16/07/2026
Espainiako Gobernua pozik, Europako Justizia Auzitegi Nagusiak amnistia legea ontzat jo ostean. Amnistia legea aplikatzeak ez lituzke kaltetuko Europar BAtassuneko ineteres ekonomikoak eta tentsio instituzionalak eta politikoak baretu eta adiskidetasunean lagundu duela ebatzi du Luxemburgok. Kataluñako Generalitatak Amnistia Legea berehala eta osorik betetzeko eskatu du. Gorka Knör, Generalitateak Europar Batasunean izandako ordezkariari elkarrizketa. // Begoña Gomez, Sanchez Espainiako gobernuburuaren emaztearen auzian, Madrilgo auzitegiak ontzat jo du Gomez herri epaimahai batek epaitzea, influentzia trafikoa eta dirua bidegabe erabiltzeagatik. Horrez gain, Peinadok Gomezi jarritako behin behineko neurri guztiak kendu egin dizkio. // Zumaiako Balentziaga ontziola lerroburutan dugu, Etorkizunari duela ontziolak hala ikusarazti dute gaur. Salerosketa gauzatu zenetik lehen aldiz, eraikitzen ari diren itsasontziari GILA jartzeko ekitaldia egin dute.
10. atala
Europako Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Espainiako Gobernuak sustatuko aministia legea, adiskidetasunean lagundu zuelako. Epaimahaiaren arabera, amistitaren legea aplikatzeak ez lituzke kaltetuko Europar Batasuneko interes ekonomikoak. Eta honenbestez, Espainiako auzitegien esku utzi du orain Carles Puigdemont generalitateko presidente ohiaren itzulera ahalbidetuko lukeen urratsa egitea. // Europako Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak eragindako erreakzioak // Imanol P=radales " Basque segurtasun foroan": Segurtasunaren kontzeptua bera aldatu egin da eta Euskadik egokitu egin behar du errealitate berrira. // Erronkarin sinetsi ezinik daude Ezka ibaian familia bereko ama eta bi seme ito ostean.Heriotzaren arrazoia istripuz itota hil izana da, hipotesi hori du guardia zibilak. Hirurek ez zekiten igeri egiten.
11. atala
15/07/2026
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak menpekotasun arretarako finantziazioaz lortutako akordioari buruzko xehetasunak emango ditu Noel D'Anjou ekonomia sailburuak arratsaldean. EITBk jakin ahal izan duenez nabarmen igoko du Moncloak Euskadira bideratutako diru-partida. // Eneko Andueza buruzagi sozialistak lanpostu publikoetan euskara blindatzeko EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioa VOXen lehentasun nazionalarekin parekatu izana, hauteskunde kanpainaren testuinguruan ulertu du EAJk. Eh Bilduk erantzun dio Anduezari lehentasun soziala dela euskaldunen hizkuntza eskubideak zabaltzea. // ELA sindikatuaren arabera absentismoa ehuneko zerokoa da Hego Euskal Herrian, eta zinikoa da gaixotzearen errua langileen bizkar uztea, PPk edo patronalak egin duten bezala.
12. atala
Eneko Andueza buruzagi sozialistak lanpostu publikoetan euskara blindatzeko politikak VOXek aldarrikatzen duen lehentasun nazionalarekin parekatu izana gogor kritikatu dute EAJk eta EHBILDUk. Hauteskunde kanpainaren testuinguruan koktu dute jeltzaleek, EH BILDUrentzat euskara lehentasun nazionala baino lehentasun soziala da. // ELA sindikatuaren arabera absentismoa ehuneko zerokoa da Hego Euskal Herrian, eta zinikoa da gaixotzearen errua langileen bizkar uztea, PPk edo patronalak egin duten bezala. // Irango azpiegitura zibilak jarri ditu mehatxupean Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak. Datorren astean Irango zubi eta argindar plantak suntsituko dituztela esan du Trumpek, Iranek akordioa onartu ezean. // Baionako festak hasiko dira arratsaldean.