Gure herriaren oraina ulertzeko, oroimenean arakatzen laguntzeko edukiak biltzen dituen podcasta. Historiak utzi dituen gertakarietatik bakarrik ikasi daiteke akatsak ez errepikatzen.
1. atala
1. Euskadi 97: (I) Contexto histórico del secuestro de Miguel Angel Blanco Garrido
Miguel Angel Blanco Garridoren bahiketa eta heriotzaren 25. urteurrenaren inguruan egindako "Euskadi 97" telesailaren lehen atalean, Ermuko PPko zinegotzi ezezagun bat bahitu aurreko egunetan euskal gizarteak nola arnasten zuen gogoratzen dugu. Une historikoan entzuten ziren abestiak eta egun haietako albistegietan entzuten ziren berriak. Blanco bahitu baino zortzi egun lehenago, Guardia Zibilak José Antonio Ortega Lara askatu zuen. Egun nahasiak ziren.
2. atala
2. Euskadi 97: (II) Dias de continua vigilia
3. atala
3. Euskadi 87: (III) Muerte en diferido
4. atala
4. Euskadi 97: (IV) Asesinato de Miguel Ángel Blanco
5. atala
5. Euskadi 97: (V) Todo cambió
6. atala
6. Mari Karmen Garmendia: ''Esperábamos un hilo de cordura'
7. atala
Ibon Etxezarreta: ''Barkamena eskatzea, Marixabeli karga eranstea litzateke''
Ibon Etxezarreta, Maixabel Lasarekin topaketa errestauratzaileetan parte hartu zuen ETAko preso ohia da, Juan Mari Jauregiren hilketaren arduradunetako bat. ETAk eragindako biktima guztiak sentitzen ditu bere biktima eta uste du talde armatuan egon direnek asko eman dezaketela elkarbizitzaren alde. "Maixabel", Iciar Bollainen pelikulak, ez darama bere izena, baina oinarrian bere historiaren muina ere kontatzen du. Filma zinema aretoetan erakusten den garaian, eta ETAk su etena iragarri eta 10 urtera, hitz egin dugu berarekin. ETAk kanporatu egin zuen, erreparaziorako bidea hartu zuelako. Egun hirugarren graduan dago eta jaiolekutik urrun bizi da, askok bizkarra eman ziotelako.
8. atala
Jose Antonio Azpiazu: Euskal esklabu eta trafikatzaileak ere badira
Mitoa irauli du Jose Antonio Azpiazu historialariaren ikerketak. Gizakiak merkataritzako material gisara sal-erosi ziren esklabotzarako. Historian beste askotan bezala krisi baten eraginez sortu ziren baldintzak aldaketa horretarako. 14. mendeko izurri-beltzak areagotu zuen gizarte zatiketa eta eragin zuen esklabotza zabaltzea. 19. mendean esklaboak ameriketara eramanez aberastu ziren ospe oneko gizonak ere badira, Julian Zulueta gasteiztarra edo Jose Matía Calvo donostiarra kasu. Gizonak lan behartuetarako erabiltzen ziren, maiz torturapean. Emakumezkoen kasuan, neskame edota sexu-beharturako.
9. atala
Julen Mendoza: ''Hizkera berriak behar ditugu eta autokritika''
Errenteriako alkate ohia de Julen Mendoza, bizikidetzaren sustatzaile handia. Errenterian alderdi politiko guztiak bildu ziren bizikidetza mahaira eta horrek "konfidantza berriak" sortu zituela daki. Denen ahaleginak lortu zuen aurrerapauso horiek ematea. "Hizkera desarmatu eta hizkuntzak konpartitu" egin behar direla uste du eta horretan sinisten du eta horretara bideratu ditu Errenteriako udaletik egin dituen saiakera guztiak. Debate politikoa etikoan bilakatzeko beharra ikusten du eta debate etikoa politikoan, horrek ekarriko dituelako aurerrapausoak bizikidetzan aurreratzeko.
10. atala
Maria Jauregi: ''Aita izan zen biktima; ni, soilik, Maria naiz''
Juan Mari Jauregi eta Maixabel Lasaren alaba da Maria Jauregi eta ez da komunikabidetan azaltzeko zalea. 19 urte zituen eta Huelvan zen ETAk aita hil zionean Ingurumen ikasketak egiten. "Ez dut inoiz ihes egiteko beharrik sentitu", baina aitortzen du arnasa eman ziola distantziak. Huelvakoa du senarra eta han jaio zen bere lehen haurra ere. Aitonari zer gertatu zitzaion "gorrotorik gabe" kontatutako die seme-alabei. Euskadi Irratiari eskaini zion aurreneko elkarrizketa Mariak, eta elkarbizitzarako denon urratsak eskatu. Mariak, Maria izan nahi du "besterik gabe".
11. atala
Sara Buesa: "No quiero dejar una huella de dolor y odio sino de humanidad'"
12. atala
Edurne Albizu eta Benjamin Atutxa: ''Deslegitimazioan dago gakoa''
ETAk 1997an hil zuen Eugenio Olaziregiren koinata da Edurne Albizu, Benjamin Atutxa berriz, ETAk 2008an bahitu nahi izan zuen zinegotzi sozialista. Biek sinesten dute giza eskubideak urratu diren kasu guztiek behar dutela aitortza eta erreparazioa. Edurnek sentitzen du, "lurpean bizirik ehortzita" bizi izan direla biktima asko azken hamarkadetan eta isiltasun hori azaleratzeko jarrera izan beharko lukeela gizarteak eta pertsona bakoitzak. Benjaminek berriz elkarri begitara begiratu hutsarekin urrats handiak eman daitezkeela iruditzen zaio eta adibideak jarri ditu.