Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak izango ditu ardatz telesail musikal honek.
1. atala
D4: 1. Ispilu aurrean
Basakabik ateak zabalduko ditu beste behin, baina oraingoan inoiz baina ikasle gutxiago jasoko ditu eta hori arazo handia izango da Zuzenentzat. Bitartean, Markelek, Jontxuk, Anek, Elik eta Garik ikasle berriak ezagutuko dituzte.
2. atala
D4: 2. Zaila bada, ez da ezinezkoa
Naiak bere urtebetetzea ospatuko du gaur eta, horregatik, Anek eta Elik ezusteko festa bat antolatuko diote. Baina Nikole enteratu egingo da, eta plan maltzur bat jarriko du martxan Naiaren festa izorratzeko.
3. atala
D4: 3. Horrelakoa da bizitza
Zuzenen modernizazio planek porrota jasoko dute behin eta berriz. Bitartean, Desiren asmoek ere ez dute irakasle berriak espero zuen arrakasta, eta porrotekin jarraituz, Gari eta Eliren harremanak beste atzerapauso bat jasango du.
4. atala
D4: 4. Nabil ametsetan
Jontxuk Markeli bere sekretua kontatu ondoren, lagunen harremana erabat aldatuko da. Markelek ez daki nola jokatu, eta ez du jarrera egokia hartuko.
5. atala
D4: 5. Gure garaia
Asko kostata izan bada ere, Mikelek lortu du Australiara bidaiatu ahal izateko dirua, eta Basakabitik alde egiteko unea iritsi zaio. Bitartean, Erikaren eta Desiren arteko lehia gero eta handiagoa da.
6. atala
D4: 6. Zu arrantzale, ni bixigu
Desik ginkana bat antolatuko du ikasleen artean eta taldetan antolatuko ditu. Ikasleek egun osoa emango dute Basakabin barrena eta ekintza honek ondorioak ekarriko ditu guztientzat.
7. atala
D4: 7. Ez dut galduko itxaropena
Desik txango berri bat antolatu du, oraingoan bizikleta gainean. Baina Naiak beldur die bizikletei, eta ez du nahi beste inork jakin dezan. Julen ohartu egingo da eta Naiari laguntzen saiatuko da.
8. atala
D4: 8. Ez nazazu epaitu
Sekretua isilpean gordetzeaz nekatuta, Jontxuk gay dela kontatuko die udalekuko gainerako ikasle guztiei. Gainera, Julenek Naiaren konfiantza osoa lortu du eta horrek ondorioak ekarriko ditu.
9. atala
D4: 9. Maite dut zuk laztantzea
Markel Lorerekin maitemindu da; baina honek Markel homosexuala dela eta Markel eta Jontxu bikotekide direla pentsatzen du. Bestetik, Naiak lesio bat izango du orkatilean.
10. atala
D4: 10. Ze min egiten duen egiak
Naiak Julenen sekretua ezagutuko du: Naiari musu emango ziola egin zion apustu Gariri. Une horretatik aurrera, bien harremanak beste noranzko bat hartuko du.
11. atala
D4: 11. Nork agintzen du hemen?
Botere aldaketa iritsiko da Basakabira. Zuzenek ez du kongregazioak espero zuen modernizazio prozesua aurrera ateratzea lortu. Orain boterea Erikaren eskuetan egongo da eta horrek aldaketa asko eragingo ditu.
12. atala
D4: 12. Aske maite
Naia triste dago. Royal School eskolako hautaprobak egingo dira gaur eta berak ezingo du joan gurasoek galarazi egin baitiote. Baina bere lagunek ez diote amore ematen utziko.