COVID-19 malapartatuak mundu osoa astindu duen garaian kokatzen gaitu Jasone Osorok idatzitako testuak.
1. atala
Goazen: Amona influenzerra
COVID-19 malapartatuak Go!azeneko Maddiren gurasoak Maldiva irletan oporretan harrapatu ditu eta etxera itzuli ezinik daude. Ondorioz, Maddik amonaren etxean pasa beharko du itxialdia. Aspergarria zirudien plana, sorpresaz eta abenturaz beterikoa bilakatu da azkenerako. Maddik Basakabiko lagunekin bideo-deiak egiteko aukera du eta bestetik, sare sozialetan trebatu du amona. Sareari esker, gazte garaiko mutil-lagunarekin topo egin du. Ustekabean, Maddiren amona influencer bihurtu da!