"Geldiezinak" erreferentziazko emakume kirolariak hobeto ezagutzera emateko podcasta da.
1. atala
1. Ibone Belaustegigoitia, euskal aintzindaria Jokoetan
Ibone Belaustegigoitia (Bilbo, 1930) izan zen lehen emakume euskalduna Olinpiar Jokoetan. Londres 1948an izan zen igeriketa arloan, tranpolin jauziak egin zituen. Gerra Zibilak Belaustegi familia erbesteratzera behartu zuen eta Mexikon hasi zen goi mailako kirola egiten. Londrestik, Seul 1988 arte, ez zen euskal emakumerik lehiatu Jokoetan. Zer zailtasun izan ziren Euskadin eta, oro har, munduan hori gertatzeko? Zergatik da berezia Ibone Belaustegigoitiaren kasua? Bere ahotik entzutea duzu onena. Patxi Solano bere ilobak eta Julio Calleja EHUko katedradun eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoaren testigantzak ere biltzen ditu "Geldiezinak" podcastaren lehen atalak.
2. atala
2. Maialen Chourraut, jokoen euskal erregina
Maialen Chourraut (Lasarte-Oria,1983) piraguistak, ez du parekorik Euskal Herrian. Hiru domina olinpiarrekin bere kirol ibilbidea bikaina da. Brontzea eskuratu zuen Londresen 2012an, urrea Rio de Janeiron 2016an eta zilarra Tokion 2021ean. Goi mailako kirola, amatasuna eta familia-bizitza uztartzen jakin du piraguistak. Nahiz eta kritika gogorrak entzun behar izan zituen, haurdun zegoela ur bizietan entrenatzen aritu zen garaian, adibidez. Askatasunez erabakiak hartzeko eskubidea aldarrikatzen du eta zorionez, aurrera pausoak ikusi ditu berdintasunean. Maialenek, haurdunaldia eta edoskitzea goi-mailako kirolarekin uztartzearen esperientziaz hitz egin digu. Ona Carbonellek, igerilari sinkronizatuak, eta Virginia Apariciok, Gorputz Hezkuntzan eta Nutrizioan doktore eta Fisiologian katedraduna denak ere parte hartu dute.
3. atala
3. Almudena Cid, símbolo de constancia
4. atala
4. Maider Unda, Indar erakusle
Irudi gogorra eta indartsua dauka Maider Undak (Gasteiz, 1977). Borrolakari ohiak, brontzea lortu zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan eta diploma olinpikoa 2008ko Beijingen egin zuen bosgarren postuagatik. Gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izateko, esan beharrik ez dago zer nolako motibazio eta diziplina ezarri behar izan dion bere buruari bederatzi urterekin hasi zuen kirolean. Emakumezkorik ez, eta gizonezkoekin aurrera eraman behar izan ditu entrenamenduak. Orain, goi mailako kirola utzi ondoren, abeltzaina da eta gazta ekoizten du. Luis Crespo, Maiderren entrenatzaile ohiak, Angela Vilariño pilotuak eta Garoa Martinez halterak parte hartzen dute atal honetan. Amets Castrejanak, kirolean eta generoan aditua den antropologoak, ikuspegi androzentrikotik aztertu izan den borrokalari ohiaren jardunaz hitz egin du.
5. atala
5. Ainhoa Ibarra, a la espera de nuevas generaciones en la nieve
6. atala
6. Leire Olaberria, iraultzarako gogoa
Aurretik izan ziren beste txirrindulari batzuk baina, errepidean Joane Somarribak eta Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1967) Beijing 2008an pistan irabazitako brontzeak behin betiko urratsak izan ziren emakumezkoen profesionalizaziorako bidean. Emakumeek gizonezkoak berdindu dituzte txirrindulari lasterketa batzuetan: Frantziako Tourra, Giroa, Donostiako Klasikoa... Maila asko igo da, eta horren erakusgarri dira Herbehereetako txirrindularien erakustaldiak eta Euskal txirrindulari berriek goi mailako taldeetan betetzen duten lekua: Ane Santesteban, Lourdes Oyarbide... Leirek, muga fisiko eta psikologikoak gainditzea izan du beti erronka eta hori nork erakutsi zion badaki: Dina Bilbao txirrindulari, triatleta, abenturazale handiak. Edota Ainhoa Ostolaza eta Ainhoa Artolazabal aitzindariek.
7. atala
7. Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna
Edurne Pasaban (Tolosa, 1973) Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Alpinismoan figura nabarmena izan da, zalantzarik gabe. Baina arrakasta hori gorabehera, depresioak erasan eta bitan saiatu zen bere buruaz beste egiten, "goi mailako kirolari izateak ez zaitu hauskor izatetik salbatzen" dio. Izan ere presio sozial haindia jasaten dute kanonak eta tradizioak betetzen ez dituzten emakume kirolariek. Mendiko arriskuaren jakitun, alpinistei mendietan lagunak galtzeak mentalki zer eragiten dien ere azaltzen du Pasabanek. Edurneren testigantza intimoaz gain, Gizarte Psikologian eta Portaera Zientzien Metodologian doktorea den eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko masterra duen Ainhoa Azurmendiren hausnarketa ere jasotzen da.
8. atala
8. Ainhoa Murua, erresistentziarako gaitasuna
Lau Olinpiar Jokotan lehiatu zen Ainhoa Murua (Zarautz, 1978) exijentzia maila altuko kirola den triatloian. Zarauztararen iritzirako, triatloia "ez da beste kirolak baina gogorragoa, agian" baina hiru diziplina baitan hartzeak, entrenamendu ordu asko eskatzen dituela azaltzen du. Triatletak berriki arte, modu androzentrikoan prestatu izan dira, emakumearen metabolismoa eta erresistentzia aintzat hartu gabe. Adibidez, nola eragin dezake, prestakuntzak hilekoan eta alderantziz, zer ondorio ditu? Prestakuntzak desberdina izan behar du emakumeen kasuan, haien fisiologia kontuan hartuta? Ainhoaren historia kontatzeaz gain, Virginia Aparicio Gorputz Hezkuntzan eta Nutrizioan doktore eta Fisiologian katedraduna denaren laguntzarekin aztertu da goi errendimenduko kirolaren gaia emakumearen berezitasunak aintzat hartuta.
9. atala
9. Maider Telleria, urrea abiapuntua
Maider Telleria (Donostia, 1973) belar-hockeyko jokalari ohia da. Inork espero ez zuenean, belar-hockeyko taldeak urrezko domina irabazi zuen 1992an, Bartzelonako Jokoetan. Taldeak apustu sendoa egin zuen eta erronka betetzeko prestatu zen, prestaketa horretan berrikuntza asko sartuz. Maider talde hartako kidea zen. Irabazi zuten urrea emakumezkoen talde batek estatu mailan lortutako lehena izan zen. Ordutik aurrera, ADO laguntzen sistema sortu zen, hobekuntza teknikoak egin ziren prestakuntzan. Hala nola kirol-psikologoen figura ezarri, taldeak soldatapean jarri, emakumeen kirola etorkizunerako proiekzioa duen elementu gisa ikusten hasi zen. Emakumeek jokatutako futbolaren egungo egoera ulertzeko lehen urratsak izan ziren. Maider Telleria, beste hiru Jokotan lehiatu zen (Atlanta 1996, Sydney 2000 eta Atenas 2004), gutxi batzuen esku dagoen klubean sartzea lortu zuen. Maiderrekin batera, Teresa Motos, Bartzelona 92ko taldeko kidea, Mari Ayestaran, belar-hockeyan aitzindaria, Julen Erauzkin, Basque Team Zentroko goi mailako teknikaria eta Pedro Gabilondo, bere ibilbidean bederatzi Joko Olinpikotan lan egin zuen kazetaria entzungo ditugu.
10. atala
10. Eli Pinedo, de las canchas a los despachos
11. atala
11. Herri kirolak, emakumeek ere badute zeresana
Baserri giroan sortutako kirolak izanagatik, gizonek egin dituzte Herri Kirolak ezagun herrietako plazetan. Gutxi izan dira orain urte batzuk arte, etxean egiten zutena plazan erakutsi ahal izan dutenek. Nola nahi, pilotan, sokatiran, harri-jasotzaileen eta aizkolarien munduan, banku finkoko estropadetan... emakumeak euren lekua hartu dute pixkanaka. Karmele Gisasola eta Nerea Arruti bezalako izarrek eta Alatzne Etxaburua, Marivi Saralegi, Ana Gaztelumendi eta Miren Urkiola bezalako aitzindariek euren historiaz, bilakaeraz eta emakumeek plazak betetzearen garrantziaz hitz egin dute.
12. atala
12. Sara Carracela, modelo de diversidad funcional