6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek munduaz eta bizitzaz duten ikuspegi bitxia erakutsiko dute saio honetan.
1. atala
18/04/2009
Etorkinak
Maira Arias eta Yihao Li dira atal honetako protagonistak. Maira jatorriz kolonbiarra da eta Yihao, berriz, txinatarra. Euskal Herrira nola iritsi ziren eta egun nola bizi diren azaltzen dute saio honetan.
2. atala
21/02/2009
Herria - Hiria
Yoni eta Mikel Salaberria eta Maialen Sanchez dira atal honetako protagonistak. Yoni eta Mikel Goizuetan bizi dira, baserrian, eta Maialen berriz, Bilbon. Euren bizimodua nolakoa den azalduko digute, eta herrien eta hirien arteko ezberdintasunak hobeto ezagutuko ditugu.
3. atala
28/03/2009
Fama
Ziigy Dogherty eta Irati Fernandez dira atal honetako protagonistak. Aktoreak dira biak: Ziigyk Goenkalen egiten du lan eta Iratik bere herriko antzerki talde batean.
4. atala
14/03/2009
Heziketa
Lau protagonista ditugu atal honetan: Itxaso eta Xabier Mardones batetik, eta Nerea Parra eta Mikel Medrano bestetik. Itxasok eta Xabierrek Artzentales Bizkaiko herriko eskolan ikasten dute eta, ikasturte ezberdinetan egon arren, gela berean daude. Nereak eta Mikelek, berriz, aste osoa ematen dute Lizarrako barnetegi batean eta asteburuetan soilik joaten dira etxera.
5. atala
23/02/2009
Kirolariak
Loiola eta Leiticia Canales eta Urdax Magunazelaia dira atal honetako protagonistak. Loiola eta Leticia bikiak dira eta surfa dute gogoko. Urdax, berriz, harrijasotzailea da.
6. atala
02/03/2009
Erlijioak
Sirin, Safia eta Ayoub Samadi eta Claudia Rodiño dira atal honetako protagonistak. Sirin, Safia eta Ayoub musumanak dira eta Claudia, berriz, Jehovaren testigu. Bakoitzak bere erlijioaz, ohiturez eta erlijio ospakizunez hitz egingo digu saio honetan.
7. atala
28/02/2009
Familiak
Atal honetan, Azkoitian bizi eta jatorriz errumaniarrak diren bost anai-arreba ezagutuko ditugu batetik, eta Danel, Puellon bizi den sendi bateko seme bakarra, bestetik.
8. atala
09/03/2009
Adoptatuak
Haurrak adoptatu dituzten bi familia dira atal honetako protagonistak. Natnael Etiopiatik iritsi zen Euskal Herrira. Nora eta Ane berriz, jatorri txinatarra dute.
9. atala
06/04/2009
Jaiotza anitzunak
10. atala
25/04/2009
Hobbyak
Hobby bitxiak dituzten haurrak dira atal honetako protagonistak. Iban donostiarrak graffitiak eta break dance-a ditu gogoko eta June irunarra berriz, zirku eskola batera doa gauza berriak ikastera.
11. atala
23/03/2009
Oztopoak gaindituz
Ezindu fisikoak dira atal honetako protagonistak. Jokin itsua da eta Asierrek arazoak ditu ibiltzeko.
12. atala
21/03/2009
Maskotak
Animaliak dituzten haurrak dira atal honetako protagonistak. Junek txakurtxo bat du eta Jareinek berriz, hudo bat.