Bilbao BBK Livetik zuzenean egindako saio berezia. Jaialdiko hainbat artista, talde eta eragilerekin bat egingo dugu, eta Kobetamendiko giroaren berri emango dizugu. Betiere musika eta konpainia onenarekin.
1. atala
12/07/2025
Janus Lester eta Viva Belgrado
Kyliesten konbentzioa egin dugu Kylie Minoguen zaletuekin. Eta Ainhoa Etxebarria eta Alex Llordesekin festibal baterako lagunik aproposena topatzeko ikastaroa jaso dugu.
2. atala
Carolina Durante eta Malko
Hirugarren egunera heldu gara, nekatuta baina gogotsu! Gaurkoa egunik jendetsuena izan ohi da eta nabaritu da ekaitzak ez duela publikoa kikildu. Publikoarekin hitz egin dugu, artisten errepasoa egin dugu eta bertako giroa irratira ekarri dugu!
3. atala
11/07/2025
Julieta, Alai eta Jimena Amarillo
Ostiraleko jardunaldian arnastu den giroaren berri eman dugu. Musikarien bisitaz gain, jaialdira etorri diren Anepe eta Aritz Mendiola ere pasa dira gure mikrofonoetatik.
4. atala
XSakara eta Sal Del Coche
Bilbao BBK Liven bigarren egunak ez du atsedenik eman. Ekaitz elektrikoak hainbat aldaketa eragin ditu eta tartean Amaiaren zuzenekoa bertan behera geratu da kontzertu erdian. Hala ere, Gaztea bertan izan da eta bertako giroa kontatu dizugu zuzenean!
5. atala
10/07/2025
Pablopablo eta Aiora Renteria
Tatta/Denso, Aimarz, Hofe... Bilbao BBK Live jaialdian kontzertuak ematera etorri diren musikariekin eta kontzertuak ikustera bertaratu diren artistekin hitz egin dugu.
6. atala
Mirua, Eider eta Hinds
Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunean izan gara lehendabiziko inpresioak jasotzeko, aurtengo kartelburuak aztertzeko eta zuzenean izango ditugun artistekin hitz egiteko! Ez galdu saioan kontatu dugun guztia ;)