Nerabe erdi-kanadiar erdi-korear alaia da Hannah, eta K-poparekin obsesionatuta dago. Eliteko ekoizpen-etxe korear batean irakasle izateko aukera onartzen duenean, uste baino askoz gehiago irabaziko du.
1. atala
1. Pilotua
Hannah Koreara iritsi da eta uste baino zailagoa egingo zaio egoera, Chan-MI OMEren ikasle onenetako baten tutore izateko eskatzen diotenean.
2. atala
2. K-porrot
Kenek Hannahri proposatuko dio egun batez ikasle gisa aritzeko, baina laster ikusiko du ez dela erraza erritmoari jarraitzea.
3. atala
3. Erronkak
Hannahk erronka bati baino gehiagori aurre egin beharko dio bere lehenengo K-pop klase ofizialean.
4. atala
4. Rapero txarra
Hannahk uste du ez dela behar bezala rapeatzeko gai eta ahal duen guztia egingo du gainerako ikasleen erritmoari jarraitzeko gauza dela erakusteko.
5. atala
5. Ikaslearen hondamendia
Hannahk eta Leok iraganeko sekretu bat aurkituko dute eta Hannahk bere ikaskideei erakutsi beharko die talentua daukala OMEko ikasle izateko.
6. atala
6. Mutilak, arropa, dirua
Hannahri ez zaizkio Astra taldearen debut-kantaren hitzak gustatzen eta zerbait esanguratsuagoa idazten saiatuko da.
7. atala
7. K-Drama familian
Ezusteko bisitari bat iritsiko da Koreara eta Hannahk bere familiaz zekien guztia zalantzan jarriko du.
8. atala
8. Elkarrizketa
Hannahk Chan-Mi distraituari ekitaldirako babesle izan daitekeen enpresa baten elkarrizketa prestatzen lagunduko dio.
9. atala
9. Entsegu nagusia
Tentsioak sortuko dira Hannah, Sun Hee eta Minaren artean liderra nor izango den erabakitzeko, ekitaldirako entseatzen ari diren bitartean.
10. atala
10. Ekitaldia
Ekitaldian jazotako ezusteko parte-hartze baten ondorioz, Hannahk plan berri bat asmatuko du eta horretarako beste ikasleen laguntza beharko du.