Arrastoa utzi zuten argazkiek euskadiren historia hurbila zeharkatzen dute, hiru irudi nagusitan oinarrituta: elkarrizketak, artxiboak eta berreraikuntzak.
3. atala
13/10/2025
Hiru irudi esanguratsuk Euskadiko historia hurbileko une garrantzitsuetara eramaten gaituzte. 1983 eta 1988 artean Bilboko Euskalduna ontziolako langileen greba gogoratzen da, borroka sindikalaren ikur. 1989an Bette Davis aktoreak Donostiako Zinemaldian Donostia Saria jaso zuen bisita berreskuratzen da. Eta 1982an Juan Pablo II.a Aita Santuak Loiolako Santutegira egindako bisita oroitzen da, belaunaldi oso bat markatu zuen gertakaria.
4. atala
02/11/2025
Hiru irudik Euskadiko historia hurbileko une erabakigarrietara garamatzate. 2013an Bermeoko alde zaharra suntsitu zuen sute latza gogoratzen da, 100 etxebizitza baino gehiago kaltetu zituena. 1992an Donostiatik abiatu zen Frantziako Tourraren lehen etapa historikoa ere oroitzen da. Eta 1995era egiten dugu jauzi, Bilboko Metroaren inaugurazioarekin hiriaren mugikortasuna eraldatu zen urtera.
5. atala
09/11/2025
Hiru irudik giza istorio sakonetara hurbiltzen gaituzte. Maribel Tellaetxeren kasua gogoratzen da, duintasunez hiltzeko laguntza eskatu eta eutanasia legea indarrean jarri aurretik hil zen emakumea. 80ko hamarkadan Euskadin punk mugimenduaren hastapenak ere aztertzen dira, musika baino askoz gehiago izan zen fenomenoa. Eta 1983ko abuztuan Laudion izandako uholde handia berreskuratzen da, bizilagunen eta adituen lekukotasunekin.