Niklas Ekstedt sukaldari suediarrak maitasun handia dio sutan prestatutako janariari. Sei kultura desberdin bisitatuko ditu, janaria sutan nola prestatzen duten ezagutzeko eta ohitura bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko.
1. atala
1. Texas
Texasera joango da Niklas, Estatu Batuetako barbakoaren sustraiak ezagutzera. Zer da Texaseko barbakoa? Eta edozein janari erre ote daiteke bertan?
2. atala
2. Euskal Herria
Niklasek Euskal Herriko sukaldaritza ezagutuko du. Zergatik da euskal janaria hain berezia? Lortuko ote du munduko jatetxe esklusiboenetako batean sartzea?
3. atala
3. Istanbul, Turkia
Niklas finlandiar bikingo batekin elkartuko da, Istanbulgo gastronomia anitza ezagutzeko, eta hiri historiko horrek kebab-mota adina geruza dituela ikasiko du.
4. atala
4. Peru
Peruk sukaldaritza-kultura interesgarrienetako bat du, eta oraingoan, Niklasek otordua ehortziko du, lokatzetan kozinatu eta akuria probatu. Hori gutxi balitz, perutarren jakingura gertutik biziko du.
5. atala
5. Finlandia
Niklasek osagai harrigarri piloa deskubrituko ditu eta Finlandian ekoiztutako produktuekin maiteminduko da.
6. atala
6. Italia
Niklasek pizzaren hiriburua bisitatuko du: Napoles, alegia. Hiriak, ordea, pizza baino askoz gehiago dauka eskaintzeko, pizza-labean uste baino gauza gehiago egin daitezkeelako.