Léna 28 urteko community managerra da Parisko polizia-prefekturan. Aldi berean, serieko hiltzaile bat dabil hiriburuan eta sare sozialak erabiltzen ditu polizia nahasteko. Harekin komunikatzen saiatuko da Léna.
1. atala
28 urteko Léna community managerra da Parisko polizia-prefekturako komunikazio-atalean. Bitartean, serieko hiltzaile bat dabil hiriburuan.
2. atala
Léna sare sozialetan aditua da eta, berari esker, Ruffin komisarioaren ekipoak hilketa bat saihestuko du. Lénak hiltzailearekin tratuan jarraituko du.
3. atala
Lénak hiltzailearekin tratuan jarraitzen du, bere burua arriskuan jarriz. Polizia Lénaz susmatzen hasiko da.
4. atala
Hiltzailea harrapatzeko ikerketak aurrera jarraitzen du, baina polizia denboraz larri dabil. Léna beldur da: hiltzaileak badaki nola egin min.
5. atala
Ruffin komisarioaren ikerketa impasse batean dago. Léna da susmagarri nagusia eta etxeratze agindua hastean ihesi joango da.
6. atala
Ruffin komisarioari ikerketa kendu diote, baina amore eman nahi ez, eta pista berri bat aurkituko du. Bitartean, Capucine de Warren komatik irtengo da.