Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.
1. atala
2026/08/27
Burlata: herritar asko, herri txikian
Azaleraz herri txikia da, baina biztanleria handikoa. Berta Arizkun da bertako alkatea eta berak eman digu herriaren berri. Jaiak, aurrera begirako proiektuak, prozesu parte hartzaileak... eta asko gustatu zaigun gauza bat: gazteak ondoko herrietako festetara joateko antolatzen duten jaibusa. Udan ostiraletan Euskal Herriko herri mordoa zeharkatu dugu Faktorian eta iritsi gara helmugara.
2. atala
Denis Itxaso: "57 etxebizitza erosiko dizkiogu aurten Kutxabanki, alokairu publikoan eskaintzeko"
Etxebizitza sailburuak aurreratu du opor osteko lehen gobernu bileran, etxebizitza sailaren aurrekontua 51 milioi euro handitzea onartuko duela Jaurlaritzak. Diru horretatik ia sei miloi Kutxabanki 57 etxebizitza erosteko erabiliko dira. Atal nagusia berriz, 25 miloi, egoera zaurgarrian diren herritarren alokairu laguntzetara bideratuko da.
3. atala
2026/08/25
Save the Children: "Zeutan nabarmen huts egin dugu adin txikikoen eskubideen defentsan"
Pilar Kaltzada, Save the Childreneko Espainiako presidenteak Zeutatik Marokora adin txikikoak nola itzularazi pentsatzeak lege eta eskubideak urratzen dituela esan digu eta egoerari irtenbidea nola bilatu aztertu dugu. Horrez gain, Sudanen, Yemenen, Kongon edota Gazan haurrek jasan beharreko egoerak salatu ditu, 2025 haurrentzat urte gogorrena izan zela aipatuz.
4. atala
2026/08/24
Juan Mari Aburto: "Gure kezka nagusia segurtasuna da eta ezin da inorekin negoziatu."
Bilboko azken Aste Nagusia da Juan Mari Aburto alkatearentzat. Momentuz aurtengoa ondo doala esan digu, baina Bilboko hiritarren eta udalaren kezka nagusia segurtasuna dela eta hori Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren eskumena dela soilik. Ezin dela eraso matxisten protokoloaren antzera, konpartsekin negoziatu. Horrez gain, azken legegintzaldiari begira dituen erronka nagusien inguruan ere hitz egin digu.
5. atala
2026/08/21
Kanpezu, erroak herrian dituzten hiritarrak itzultzen
Ibernalo Basterra Kanpezuko alkateak kontatu digu azken urteotan nola hazi den herriko biztanleria. Udan, beste askoren oporleku bihurtzen da Arabako mendialdeko udalerri hori
6. atala
2026/08/19
Euskarak baldintzatzen al du sortzaile baten bidea?
Jurgi Ekiza eta Malen Berzosa musikariak euskararekiko egin dute hautuaren berri eman digute eta horrek zabaldu eta itxi dizkieten aukerez aritu zaizkigu, sakonetik
7. atala
2026/08/18
Nagore Bonilla, SPRI: "Eskariak jeisten ari dira baina industria esportatzailea eusten"
Aurreko urtea bezala, 2026 hau ere ziurgabetasun urtea izaten ari dela dio SPRIko nazioartekotze arduradunak eta gure enpresentzat gero eta zailagoa dela saltzea
8. atala
2026/08/17
Javier Aizpurua: "Uztailetik 10 enpresek eskatu dute Quantum System II erabiltzea"
Bi urteren buruan 100 izango direla aurreikusten du Basque Quantumeko zuzendari teknikoak. Munduko bost ekosistema inportanteenen artean kokatzen du Donostiakoa
9. atala
2026/08/14
Xabier Txurruka: "Udazkenean Zarautz eremu tentsionatu izendatzea eskatuko dugu"
Zarauzko aste nagusia hasteko ordu gutxi falta direnean, aste nagusia azken aldiz alkate karguan biziko duen Xabier Txurruka gonbidatu dugu Faktoriara. Aipatu digu udazkenean etxebizitza eremu tentsionatu izendatzea eskatuko dutela eta datozen urteetan 950 etxebizitza eraikiko dituztela. Horrez gain, LOS40 jaialdiak sortutako polemikaren eta malekoieko obrek bere esanetan sortu duten nahastearen inguruan ere hitz egin dugu.
10. atala
2026/08/13
"Afganistanen krimena da emakume izatea"
Arezo Bahin eta Maryam Ghafoori Bilbon bizi dira, bere jaioterriitik ihes eginda. 'Benetako Izenak' elkarteko Ibai Etxezarragaren bitartez iritsi ziren Euskal Herrira. Euren borrokaren eta Talibanen kontrako erresistentziaren berri eman digute
11. atala
2026/08/11
Javier Arakama: "Nafarroan benetako aldaketa euskararen ofizialtasun orokorrak ekarriko du, ez Chiviteren iragarpenak"
Javier Arakama, Euskarabideako zuzendariak esan digu Chivitek proposatutako foru hobekuntzaren erreformak praktikan ez duela aldatuko euskararen egoera Nafarroan eta benetako aldaketa lurralde osorako ofizialtasunak ekarriko lukela. Hala ere, 2015etik, erakundeen aldetik hobekuntza nabarmenak izan direla azpimarratu du, baina PSNri errealitate soziolinguistiko ezberdinen aitzakipean oztopoak jartzea leporatu dio.
12. atala
2026/08/10
Jon Insausti: "KASen ekimenak bizikidetza arazoak sortzen zituen, baina hori ez da izan erabakiaren oinarria"
Insausti Donostiako alkateak adiearzi du segurtasuna ez dela debekua ezartzeko arrazoi nagusia izan, migratzaileen arreta eredua hobetu nahia baizik. Bide batez, Donostia inguruko herrien jarrera kritikatu du beste behin eta salatu du udalerri batzuk ez dutela gizarte zerbitzuen legea betetzen, horren adibide, Gipuzkoako aldundiak duela bi aste deitu zuen udalerrien mahaiak erantzun eskasa izan zuela.