Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.
1. atala
29/08/2025
Hausnarketak egiteko horrelako espazioak gero eta beharrezkoagoak dira.
EHU-ren Udako Ikastaroek orain arte eman dutenaren bilduma egin dugu; Idoia Otaegi, zuzendari akadamikoaren balantzea ere jaso dugu.
2. atala
28/08/2025
Miren Elgarresta: "Ez dugu zuzen ikusten Bakioko udalaren erabakia. Jai espazioak bete behar ditugu askatasunez eta segurtasunez"
EMAKUNDEko zuzendariak baieztatu du aurten jaitsi egin direla sexu erasoak Gasteiz, Donostia eta Bilboko aste nagusietan, baina lanean jarraitu behar dela, hala ere.
3. atala
27/08/2025
Idurre Eskisabel: "Guztiok euskaldun garen gizarte bat lortu behar da guztion hizkuntz eskubideak egiaz bete ahal izateko"
Kontseiluaren idazkari nagusiaren hitzetan euskara berriro ere problematizatu eta politizatzeko garaia iritsi da hitzkuntz politiketan jauzia egiteko.
4. atala
26/08/2025
Unai Andueza: "Ordenadore kuantikoa iman bat izango da talentua erkartzeko.
Gipuzkoako aldundiko ekonomia,susptapen eta proiektu estragikoetarako foru diputatuak jakinerazi duenez dagoeno 170 bat enpresek azaldu dute ordenadore kuantikoarekin lan egiteko interesa.
5. atala
20/08/2025
Pernando Barrena: "Israelen aurka Apartheid-aren antzeko munduko kanpaina behar da"
EH Bilduko europarlamentariaren hitzetan nazioarteko komunitateak ardura handia du palestinarren genozidioan, Israeli egiten utzi diolako.
6. atala
19/08/2025
Justiziaren eraginkortasunaz, Gorka de la Cuesta epailearekin.
7. atala
18/08/2025
Barkamena eskatu behar dut; espero dugu arazo gehiago ez izatea eta kontzertuak egitea
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Abandoibarrako eszenatokiarekin izandako gorabeherez hitz egin du Faktorian, besteak beste. Era berean, barkamena eskatu du Espainia Hegoaldearekin lotuta egindako adierazpenengatik. Aste Nagusiaz ere hitz egin dugu.
8. atala
14/08/2025
Aitor Zabalgogeazkoa: "Esperantza galduta daukate Gazan"
Mugarik Gabeko Medikuen Larrialdi koordinatzaileak, Gazatik bueltan, han bizi den ezinaren berri eman digu, hunkituta. Tiroz eta granadaz ehundaka zauritu batera artatzeko baliabiderik ez dagoela dio. Dena falta dela, esperantza ere bai.
9. atala
12/08/2025
Pilar Kaltzada: "Gazako haurrak laguntzarik gabe hil egingo dira"
Espainiar estatuko Save the Children gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak dio Israel Gazan egiten ari den erasoekin eta gosea arma gisa erabiltzearen ondorioz, irailean laugarren larrialdi mailan sartuko direla adin txikiko guzteak eta laguntzarik gabe haur horiek guztiak hil egingo direla.
10. atala
11/08/2025
Eneko Goia: "Maliarrena bezalako egoerak sortzen dira Espainiako gobernuak ez dituelako bere ardurak betetzen"
Donostiako alkateak dio Udalaren gaitasuna gainditu egiten duela migrazioaren fenomenoak. Bere erantzunkizunak bete eta erregularizazioa bideratzea eskatu dio Espainiako gobernuari.
11. atala
06/08/2025
Leandro Azkue: "Jubilatuko diren patroiek ez dute erreleboa eta familiakoa ez den teknikaria hartu beharko dute"
Leandro Azkue arrantza sailburuordeak Faktorian azaldu du ez dela langile faltarik sektorean, baina lanpostu teknikoetarako behar dela jendea. Horregatik 5-10 urtera jubilatuko diren patroiek ez dute erreleborik izango etxean, eta familiarra izan den enpresan ez dute inor izango buru. Kuotak kudeatzeko aukera izan dute lehen aldiz arrantzaleek, eta datozen urteetara begira kudeaketa propioaren sistema egonkortzea nahi du sailak. Hegaluzearen kostera ondo doala nabarmendu du Azkuek, eta antxoarena ere ongi amaitu da.
12. atala
05/08/2025
Izaskun Goñi: "Bi urte barru Euskotrenek geltokia izango du Pasaiako portuan"
Pasaiako portuko presidente berriak adierazi du hori merkantzia garraiorako izango dela eta ahalbidetuko duela 6.000 kamioi ateratzea errepideetatik