Faktoriako elkarrizketak. Eguneko protagonistak eta zer esana duten pertsonak entzun egiten dugu. Iñaki Guridi eta Maider Segurola kazetariek gidatutako solasaldiak. Euskadi Irratiaren edukia, Eitb Mediak Guau plataforman argitaratua.
1. atala
04/09/2026
Faktoriako elkarrizketak
2. atala
03/09/2026
Imanol Pradales Lehendakaria Euskadi Irratiko Faktorian
Lan urte politikoko lehen elkarrizketan, Faktorian, gaurkotasun gaiak izan ditu ahotan. Besteak beste, Ceutako iritsiera masiboa, migrazioa, Pedro Sanchezen legealdia, autogobernua edota medikuen greba.
3. atala
02/09/2026
Andoni Aizpuru: "Klima etengabe aldatzen ari da; muturreko egoerak dira areagotuko direnak"
Telebistako "Eguraldia" saioa aurkezten 34garren urtea osatzen ari da Andoni Aizpuru. Pasa berri den uda meteorologikoan izan dugun ezohiko beroaldia aitzaki hartuta, hartaz eta hontaz egin dugu solasaldia.
4. atala
Francesca Albanese: "Estatu Batuak munduaren sheriffa dira"
Palestinako lurralde okupatuetarako Nazio Batuen txostengilea izan da Euskadi Irratiko Faktorian. Ez du uste Israelgo Gobernuaren balizko aldaketa batek palestinarren egoera hobetuko duenik: "Inkestei begiratuta, badirudi gizarteak erradikalizazio gehiagoren alde egin duela". Gobernuek eta CAFen gisako enpresek duten erantzukizunaz ere jardun du: "Euskal herritarrek egin dezaketena da haren aurka ekin".
5. atala
31/08/2026
Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"
Asko uste gabe heldu da suhiltzaile inspektore izatera Ibone Elorriaga Zorrozua. Ikasketaz ingeniaria eta eta planta energetikoen diseinuan aritu zen hainbat urtez. Jaurlaritzan aritzeko dei batek aldatu zion norabidea. "Mundu miresgarri bat deskubritu" duela dio, larrialdietan aritzen direnak "bihotzez" aritzen direla, eta horrek "engantxatu" egiten duela. Europa kiskali duten suteez, inspektore baten betebeharez, eta suizidio ahaleginez aritu da, besteak beste.