Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
1. atala
2026/08/30
Ceuta: migrazio krisia baino gehiago
Hilabete pasa da Ceutara 80.000 pertsona sartu zirenetik, baina oraindik 5.000-10.000 etorkinek jarraitzen dute hirian eta bertako biztanleen protestak areagotzen doaz. Zeintzuk izan behar dira orain lehentasunak? Penintsulara ekarri behar dira? Europar Batasuna zer? Gertatutakoa bere osotasunean eta gobernuek emandako erantzuna aztertu nahi izan dugu Faktorian. Zeutatik eta Bruselatik zuzenean gure berriemaileak; Ramses Mohamed, Ceutako Elin elkarteko kideari elkarrizketa; eta Natale Seron eta Jesus Prieto adituak gaurko tarte berezian.
2. atala
2026/08/31
Ikasleen hezkuntza-maila behera?
Ikasturtea hasi atarian ikasleen hezkuntza maila izan dugu hizpide Faktorian. Aloña Garmendia Usandizagako irakaslea eta orientatzailearekin, Ion Ander Maiz Laskorain Ikastolako irakaslearekin eta Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendariarekin.
3. atala
2026/09/02
Mahats bilketa aurreratuta, uda beroa dela eta
Uda bero eta lehorrak aurreratu egin du mahats bilketa. Samaniegoko Pascual Larrieta upategiko Mikel Pascualekin eta Bizkaiko Txakolina egiten duen Itsasmendi upategiko Garikoiz Riosekin. Klima aldaketa dela eta, aurrera begira hartu beharreko neurriak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko lanetan dabil NEIKER, eta Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikerlaria da Ana Aizpurua.
4. atala
2026/09/07
Ozempic kontu handiz
Duela ia 10 urte iritsi ziren Ozempic eta gisa bereko botikak Euskal Herriko farmazietara, eta ordutik osasunaren eta estetikaren arteko mugan orokortu da horien kontsumoa. Farmazietan sumatzen dute gorakada hori, medikuek onurak ikusten dituzte beharra dutenengan, baina kontrolik gabe hartzeak ze ondorio dituen azaldu digu Jon Pardo Osakidetzako endokrinologoak. Azken urteetan ikerketa asko ari dira egiten, eta azkenetako bat da bizi-iraupenaren ingurukoa, Californiako Berkeley-ko talde batek egindako ikerketak ondorioztatu du saguetan bizi-iraupena %12 luzatu duela, ikerketa hori aztertzeko batu da mahaira Jon Irazusta EHUko fisiologia katedraduna ere.
5. atala
2026/09/09
Yoyes, 40 urte
ETAk Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes" hil zuenetik 40 urte igaro direnean, hilketak sortu zuen minaz eta Yoyesen ibilbideaz. Kepa Korta Ordiziko alkate ohia eta Lur Olaizola zinemagilea.
6. atala
2026/09/10
Eñaut Izagirre: "Pirinioetako glaziarrak 8 urtean desagertuko dira"
Geografoa eta glaziologoa da Eñaut Izagirre, munduan barrena ibili da glaziarrak aztertzen, orain Bartzelonako Unibertsitatean ari da doktoretza osteko ikerketa egiten, koordinatzailea da "permapyrennes" nazioarteko proiektan. Klima aldaketak eraginda glaziarrak urtzen ari dira, glaziarrik gabeko mundua dagoeneko ikusten ari garela dio.
7. atala
2026/09/24
Navalen lurretan industria jarduera berreskuratzen
Sestaon, Naval ontziola egon zen lekuan, industria-jarduera berreskuratuko dute. VGP enpresa belgikarrarena da orubea, eta dagoeneko hasi dira babestuta dauden zenbait elementu eraberritzen. Xabier Garai langile ohiarekin, Gorka Alvarez Sestaoko alkatearekin eta Jabi Puertas Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearekin hitz egin dugu.
8. atala
2026/09/28
Diru funtsak etxejabe direnean
Koldo Casla Nazio Batuen Erakundeko errelatore berezia, etxebizitzaz eta funts putreek eragindako etxegabetzeez. Iruñean Testa zein Erandion Mosaic putre funtsek dituzten asmoak ere jaso ditugu.
9. atala
2026/09/30
Anderren izena duintzeko borrokan
Fernando Saenz ekainean Santurtziko udaltzain batek taser pistola erabili ondoren hil zen gaztearen aitak uste du buru gaisotasuna duten pertsonen kontrako biolentzia kasu gehiegi izaten ari direla. Gizarteak duen erronka azpimarratu du eta ardura instituzionala exijitu.
10. atala
2026/10/07
Mapa genomikoak eskaintzen hasi da osasungintza pribatua. Zertarako?
Etorkizunean gara ditzakegun gaiotasunak aurreikusteko gure ADN sekuentzia osoa jasotzen duten azterketa egiteak zertarako balio duen eta merezi ote duen aztertu dute Gorka Alkorta eta Amaia Lasa genetistek