Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
2025/02/06
Zeintzuk dira espazioaren arauak? Nola kudeatzen da?
Trump edota Musken adierazpenek hauspotu dute berriro espazioko lehiaren izpiritua. Testuingurua baliatu dugu espazioaren arauez eta kudeaketaz hitz egiteko. Zuberoa Elorriaga, Aiyon enpresako abokatua eta espazio-zuzenbidean aditua, eta Iñaki Pinto SENER ingeneritza enpresako sistema elektromagnetikoen arduradunak eman dizkigute azalpenak.
2025/02/13
Groenlandiaren garrantzia geopolitikoaz eta material arraroez
Groenlandiaren garrantzia geopolitikoaz eta material arraroez; Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko arlo-buruarekin eta Iker Agirrezabal, EHUko Material Aurreratuen Ingeneritza Masterreko zuzendariarekin.
2025/02/20
Adimen Artifiziala, energia-kontsumoa handitzearen erantzule?
2025/02/24
Alemania, eta orain zer?
2025/02/25
Snus zuria eta nikotina poltsak. Nola ari dira sartzen gurean?
2025/02/28
COVID 5 urte
2020ko otsailaren azken egunean lehertu zen pandemia Euskal Herrian. Lehen kasuak baieztatu ziren Araban eta Gipuzkoan, gaitza ez da erabat desagertu. COVID iraunkorra duten dozenaka lagun daude. Irene Irastorza horietako bat da. Faktorian jaso ditugu testigantzak.
2025/03/03
Martxoaren 3-ko sarraskia: erreparaziorako bide luzea
Euskadi Irratiko Faktoria Albistegian Santi Perez de Espada lekukoaren testigantza entzun dugu. Julen Diaz de Argotek bere ikerketaren berri eman digu, eta Nerea Martinezek "Martxoak 3" elkartearen ikuspegia eman digu sarraskiaren 49. urteurrenean.
2025/03/05
Baja malguak edo laneratze progresiboak. Zertan da proposamena?
Gaixoaldi luzeen ondoren lanera gutxika itzultzeko aukera berria proposatu du Espainiako Gizarte Segurantzako ministerioak. Mediku askorentzat, aukera ona da. Sindikatuak, berriz, mesfidati: patronalen intereseko neurritzat jotzen dute.
Jaiotinguruko heriotza, tabua oraindik gurean?
Euskal Autonomia Erkidegoan dolu perinatalaren errealitatea zein den landu dugu Faktorian, bai eta dolu horri nola aurre egin diezaiokegun ere.
2025/03/06
Zertarako Europa berrarmatu? gerrarako edo bakeari eusteko?
2025/03/07
Zer erakusten digu historiak emakumeen mugimenduen kontrako erreakzio aldiez?
Historia ez da lineala, mendikate baten irudikapena da gehiago, baita emakumeen eskubideei dagokionez ere. Haien kontra izan diren mugimendu erreakzionarioak aztertu ditugu Amaia Nausia historialariarekin eta oraingo zantzuak identifikatu dituzte Begoña Muruaga feminista historikoak eta Maria Gorosarri ikerlariak.
2025/03/10
Etxebizitza erosteko erronka, belaunaldika
Belaunaldiz belaunaldi are zailagoa egiten ari da Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza erostea. Sektorearen gakoak eta gizartean egon den kultura aldaketak jorratu ditugu Faktorian Aitziber Etxezarreta EHUko Ekonomia Aplikatuan doktorea denarekin, eta Isabel Albisu eta Anton Barturen, Errenteriako Aterpe eta Barakaldoko ALBA higiezinen bulegoko profesionalekin.